Gaur klaustroa burutu behar zen Leioako kanpusean. Ikasleek protestak burutu dituzte eta ertzainak eta segurtasun indarrak gogor oldartu dira beraien aurka, 4 gazte atxilotuz. Hemen dokumentu grafiko batzuk (gehiago lortzen dudan heinean joango naiz eguneratzen):Handiago ikusteko klikatu argazkietan.Argazki gehiago. Gaztesarea.Argazki gehiago. El correo.IA (Ikasle Abertzaleak) eta PATen (Presoen Aldeko Taldea) prentsaurrekoakBerriaGaraEl PaisEl CorreoDeia


Hemen daukazue EHUko Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta Kafetegia. Argazki eta bideoen bidez bideo honetan ikusi daitekenez gure fakultate eta kafetegiak beti daude koloretsu eta bizi. Segi dezala horrela, kar-kar-kar.  Liher Puente de la Cal, 2007ko abendua


Ez da erabiltzen

6
josu 1456149891816 Josu | 2007-01-19 00:00

Atzo Gorka eta biok erdarakada barregarri batekin egin genuen topo gure fakultatean. Argazki kamerarik ez geneukan inguruan, baina mugikorrarekin argazkia atera nuen eta gaur Zooomr-en eskegi dut. Hemen uzten dizuet argazkia. Noski, Mihiluzera bidali dut.


Blogari berriak gure artean

3
josu 1456149891816 Josu | 2006-10-05 13:51

Malen Ulazia eibartarra, ni moduan, ikusentzunezko komunikazioa ikasten ari da. Ni Leioan (EHUn) eta bera Arrasaten (MUn). Gaur bere bloga sortu du, baina ez da izan bera bakarra.Blogak.com-en hazkude azkarrena gaur eman dela uste dut, baina hori Luistxok esan beharko digu.Nire klaseko gehienok Aitor Zuberogoitia irakasleak gomendaturik sortu genituen gure blogak. Blogger erabili genuen denok eta ez da nire ikaskiderik animatu blogak.com-era pasatzeko. Nik bloga sortu eta hurrengo egunean jarri nuen abian proiektu berria.Ia ba gaur komunitate honetara etorri zaizkigun blogari berri hauek ap...