Ia perfekzioa, inperfekzioa

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-10 12:36

Deban izan naiz gaur. Pasio baten beharra nuen. Iluntzean uraren ertzean... bustitako area zapalduz, olatuen soinuan murgilduz eta zeruko izarrak behatuz pasa ditut eguneko minutu onenak. Gorputza lasaitzea lortu dut, buruko mamuak uxatzea...

Baina konturatu naiz gauza bakarra falta zela momentua borobiltzeko. Dena falta zela perfektua izateko. Konturatu naiz guztia ez dela ezer, ez baldin bada zure presentzian. Eta gogotsu itzuli naiz. Bihar zenbat maite zaitudan esango dizut. Bihar...


Utzi iruzkina: