Aho bete hortz (III)
Gaur urtebete...
Trinkete garagardotegian Club Ciclistakoak ikusi zituen atzo aitak. Irratian entzun zutela, 19 urteko gazte batek istripu serioa izan zuela Arratetik jeisten, ia bazekien, eta baietz, bere semea zela txirrindularia. Hostia qué putada esan zioten. Putada no, tengo a mi hijo vivo en casa.
Hori baino lehen egon ginen ama eta biok dentistarenean. 8 hagin apurtuta nituela, baina konpongarria zela inflamazioa jeitsi eta puntuak kendu ondoren.
Gaur ohean eman dut eguna. Jateko, purea. Amari edateko jogurtak eta umeen papilak eskatu dizkiot. Badu zerbait ona hagin barik egoteak. Hala ere, ezin dut zuzenean edan. Entziak airean dauzkat eta izugarrizko mina egiten dit edateak. Gainera, tenperatura hotz zein beroekiko sentsibilitatea oso handia da, eta hortaz, dena epela hartu behar dut.
Entziekin kontaktu zuzena saihesteko, pajita batekin edaten dut dena, zuzenean tragatzeko. Hortaz, janaria fin-fin egon behar du. Zurruztada bat ematen dudan bakoitzean, burua altxatu behar dut; ezin dut ahoa itxi eta bestela guztiak ihes egiten dit.
Hilabete barru Ustekaberen V. Urteurrena da. Agian ezingo dut jo, ez jan. Ez dakit. Batek esan dit "una chuleta que nos ahorramos", eta orduan konturatu naiz berdurak bakarrik jaten baditut desnutrizionatu egingo naizela. Sukaldera joan naiz. Albondigak daude... irudimenaren botereak ez du mugarik, bere beharra dugunean.
Jarraituko du.
Irakurri bigarren zatia.
Irakurri hasiera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: