Orainkaria
Ez dakit hitz hau lehenago entzuna izango duzuen. Gaur aurkitu dut, lehen aldiz, Noticias de Gipuzkoa irakurtzen ari nintzela. Elgoibarko Izarra Kultur Elkartearen ElgoiBARREN astekaria pdf formatuan jartzeaz gain, herriko berriak uneoro eguneraturik izango ditu. Haien hitzetan Elgoibarko Orainkaria izan nahi dute.
Zerbitzua ez da guretzako albiste, eitb24 dugun bezala, denok baitakigu gero eta sarriagoak direla tokian tokiko informazio gune eguneratuak. Baina terminoa bada, niretzat behintzat, berria. Orain arte Egunkari digitala, eguneratutako albistegia, etb. deitu izan diogunari termino berria jarri diote: Orainkaria.
Googlen bilaketa egin dut hitz honek nolako hedapena izan duen ikusteko, eta badirudi nahiko berria eta zabaldu gabekoa dela, baina uste dut hedapena izango duela. Pentsa, eitb24.com guneak, orain bere buruan dio "albisteen eta informazioaren euskal kanala", eta hitz honekin, jarri dezake: "euskal orainkaria". Gustatu zait.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: