Parte-hartze «handia» hiru jaitsieretan

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2010-09-14 00:00

Goitibeherak: Gautegiz Arteagako eta Bedaroako jaitsierak puntuagarriak izan dira; Muruetakoa jaien baitan antolatu dute.

Hitza. Oihana Cabello

Goitibeheren hiru lasterketa jokatu dira asteburu honetan Busturialdean bertan: Gautegiz Arteagan, Eako Bedaroa auzoan eta Muruetan. Gautegiz Arteagakoa, zapatuan, eta Bedaroakoa, domeka goizean, Federazioen Koparako puntuagarriak izan dira. Muruetakoa, berriz, herriko jaietako egitarauaren baitan antolatu zuten.

Oro har, hiru lasterketen «balorazio ona» egin du Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteak. Elkarteko kide Iñigo Sernak esan duenez, «jendea oso pozik geratu da, eta ikusle asko izan dira». Izan ere, asteburuan jokatu diren hiru lasterketetan «parte-hartzea handia» izan dela nabarmendu du Sernak.

Muruetako proban, hala ere, istripuak izan zirela jakinarazi du. «Susto ederrak hartu genituen, baina ezer larririk ez zen gertatu».

Hilaren 25ean Herrialde Katalanetara doaz Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteko kideak. Hain zuzen, hamar goitibehera eta Gravity bikea aurkeztuko dituzte Federazioen arteko Txapeketara.

Pablo Calleja irabazle hamalau urtez azpikoetan

Gazte Goitibehera Txapelketan Pablo Calleja izan da irabazlea. Hain zuzen, goitibehera tradizionalen atalean hamalau urtez azpikoen kategorian lehiatutakoen artean onena izan da Calleja. Kanpantxuko, Gernika-Lumoko eta Muruetako lasterketak izan dira txapelketa horretarako puntuagarriak.

sailkapenak

Gautegiz Arteaga

Pneumatikoak G1/G2. 1. Zuek Pentseu I/2. Kolpez Kolpe/3. La Gondola del Amor.

Errodamentuzko handiak R-2. 1. La Mella II/2. Gueñes/3. Erroi Racing.

Arinak. 1. Zonabike/2. Kaiser/3. Joan Batet.

Errodamentuzko txikiak R-1. 1. Fermin Asenjo/2. Azeituna Racing/3. Jokin Abaitua.

Bedaroa

Pneumatikoak. 1. La Gondola/2. Kolpez kolpe/ 3. Speed Carro.

Errodamentuzko handiak. 1. La Mella I/2. Gueñes/3. La Mella II.

Arinak. 1. Litus/2. Kaiser/3. Joan Batet.

Errodamentuzko txikiak. 1. Fermin Asenjo/2. Joanes Goitisolo/3. Azeituna racing.

http://gautegiz-arteaga.hitza.info/paperekoa/2010-09-14/p00004006/parte_hartze_handia_hiru_jaitsieretan.htm


Utzi iruzkina: