Idiazabalgo XIII. Goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik dago

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2013-01-15 00:00

 

Idiazabalgo XIII. Goitibehera Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aseguru espezifiko baliagarria dutenek bakarrik hartu ahal izango dute parte. Eguneko asegurua kontratatuko da. Otsailaren 2ean arratsaldeko 15:30etan izango da.

 
13. edizioa betetzen du, j
aitsiera oso arina da eta kategoria guztientzako egokia da.

 

2013ko Euskal Ligarako puntuagarria izango da.

Izen emateko azken epea urtarrilaren 31a eguerdiko 12:00etan izango da. Apuntatzeko deitu 686476094 edo 630241876 telefono zenbakietara.

 

OHARRA: 14:30etan egon behar da helmuga gunean. Autoak herrian aparkatu eta goitibehera guztiak erremontatuko dira.

 

Antolatzaileak: IGA Izalgo Gazte Asanblada eta Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea.

 

Animatu zaitezte eta parte hartu!


Utzi iruzkina: