Idiazabalgo Goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik dago

Idiazabalgo goitibehera jaitsieran parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aseguru espezifiko baliagarria dutenek bakarrik hartu ahal izango dute. Otsailaren 5an arratsaldeko 15:30etan izango da.
11. edizioa betetzen du, jaitsiera oso arina da eta kategoria guztientzako egokia da.
2011ko Euskal Ligarako puntuagarria izango da.
Izen emateko azken epea otsailaren 3a arratsaldeko 17:00etan izango da. Apuntatzeko deitu 686476094 edo 630241876 telefono zenbakietara edo idatzi goitibeherak@euskalerria.org helbide elektronikora.
OHARRA: 14:30etan egon behar da helmuga gunean. Autoak herrian aparkatu eta goitibehera guztiak erremontatuko dira.
Antolatzaileak: IGA Izalgo Gazte Asanblada eta Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea.
Animatu zaitezte eta parte hartu!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: