Goitibeheretan jendetza bildu da eguraldi hotzari aurre eginez

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2013-02-02 00:00

Hasi dira goitibeherak Idiazabalen. San Blas jaietako bereizgarri izaten diren goitibeherek aurten ere jende dezente inguratu dute, hotzari eta tarteka kazkabar eta euriari ere aurre eginez. Pedalik gabeko bizikletak, patin tankerako gailuak eta mota askotariko goitibeherak ari dira lehiatzen. Goitibehera baten eta bestearen artean, gaztetxeko Jon, Julen eta Erik esatarien irteerekin nahiko barre egiten ari dira bertaratuak. Goitibeheren inguruko bideoa, argazki gehiago eta puntuazioa astelehenetik aurrera egongo dira ikusgai orrialde honetan.

http://goierri.hitza.info/2013/02/02/goitibeheretan-jendetza-bildu-da-eguraldi-hotzari-aurre-eginez/


Utzi iruzkina: