Denboraldi borobila osatu dute euskal kirolariek inertzia kiroletan

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2010-10-15 00:00

Denboraldi borobila osatu dute euskal kirolariek inertzia kiroletan:

Federazioen Kopan, hiru kategorietatik hiruretan lortu dute urrea Euskal Herriko partehartzaileek.

Neumatikoen kategorian, 2010 urteko Euskal Ligako txapeldunak izan diren Kolpez Kolpeko Mundakarrak izan dira irabazle. Bigarren postua, Espainiako txapelduna den Zallako La Gondola goitibeherarentzako izan da.

Errodamentuzko goitibeheren kategorian, Erroi Racing Gernikarrek lortu dute txapela.

Kategoria arinetan, Andoni Ozerin Lemoarra izan da irabazlea.

Espainiako txapelketari dagokionez, Gx neumatikoen kategorian Zallako La Gondola izan da bigarren urtez jarraian txapelduna. Jaitsiera patinaian, Angel Hernandez "Litus" Basauritarra, bigarren postuan gelditu da eta Golfo-3 kategorian hirugarren sailkatu da Jon Kaiet Astui Erandioarra.

Zorionak guztiori!

http://www.esait.org/default.cfm?hizkuntza=0&atala=albistea_ikusi&id=364


Utzi iruzkina: