FEDERAZIOEN KOPA 2011: Almike - Bermeoko Goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik dago
Bermeoko Udaleko Jai Batzordeak Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartearen laguntzeagaz Bermeoko I. Goitibehera Jaitsierea antolatu dau lehen aldiz. 2011ko irailaren 11n, goizeko 11:00etan, Almiketik behera izango da. Txapelketa hau, aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako barrikuntzetako bat da. Lasterketan apuntatzeko epea abuztuaren 23an irekiko da, Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuan (GIZ). Izena emoteko azken eguna, barriz, irailaren 6a izango da (94 617 91 58). Euskal Ligarako eta Federazioen Koparako baliagarria izango da. Txapelketea irailaren 11n izango da, Sukalki Eguna. Jaitsierea Almike bidean izango da, goizeko 11etatik aurrera. Partaideek Almike auzoan egon beharko dira jaitsierea baino ordu bete arinago. Aseguru espezifiko baliagarria daukienek parte hartu ahal izango dabe bakarrik. Udalak eguneko aseguru kolektiboa kontratatuko dau 16 urtetik gorakoei zuzenduta. 16 eta 17 urtekoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dabe izena emoterako orduan. Kaskoa, eskularruak eta gorputzeko atal guztiak estalita eroatea derrigorrezkoa izango da. Sariak: Neumatikoak: 1. Saria: 100 € 2. Saria: 60 € Errodamenduzko taldekoak: 1. Saria: 100 € 2. Saria: 60 € Errodamenduzko banakakoak: 1. Saria: 50 € 2. Saria: 25 € Arinak: 1. Saria: 50 € 2. Saria: 25 € OHARRA: 10:30etik 14:00etara Almikeko errepidea itxita egongo da. http://gizbermeo.blogspot.com/2011/08/goitibehera-jaitsierea-antolatu-dau-jai.html http://www.bermeokoudala.net/fileadmin/bermeokoudala/doc_bermeo/documentos_general/2011_euskeraz.pdf
Iruzkinak
Utzi iruzkina: