17:00etan hasiko da zapatuan Kanpantxuko goitibehera jaitsiera

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2010-06-17 00:00

Bihar da izena emateko azken eguna; Mundakako jaitsierarako izena emateko epea ere zabalik dago jada.

Hitza.erredakzioa

Zapatuan Kanpantxuko Goitibehera Txapelketan parte hartu gura duten horiek bihar dute izena emateko azken eguna, eta 12:00ak baino lehen egin beharko dute, gainera. Ez dute inor onartuko epez kanpo, ezta asegururik gabe ere. Jaitsiera hori 17:00etan hasiko da eta Gazte Goitibehera Txapelketarako baliogarria izango da.

Txapelketan parte hartzeko 14 urte baino gutxiago izan behar dira eta `cuatropalos´ deritzon modalitatean parte hartu. Proba 17:00etan hasiko bada ere, parte-hartzaileak 16:00etan egon beharko dute irteera gunean.

Mundakako jaitsiera

Ekainaren 26an, bestalde, Mundakako Goitibehera Txapelketa izango da eta Euskal Ligarako bosgarren proba puntuagarria izango da.

17:00etan hasiko da jaitsiera, baina parte-hartzaileek 15:30ean egon beharko dute irteera gunean. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago eta aseguru espezifiko baliogarria duten guztiek parte har dezakete.

http://ajangiz.hitza.info/paperekoa/2010-06-17/p00006002/1700etan_hasiko_da_zapatuan_kanpantxuko_goitibehera_jaitsiera_.htm


Utzi iruzkina: