Fucktotum

Rock Folk eta Heavy Metala

                                      Ezin nuen sinestu: Nere nerabezaroko talderik gustokoenetako bat, errebeldea eta makarra (orduan punk edo etiketetaz asko ez nekien), “Aitormena” bezalako balada ñoño eta ahul bat grabatzera ausartu zen. Irrati guztietan entzun zitekeen, eta buruan sartzen zitzaizun, barren barreneraino, eta aste luzeetan zama hori eramatera behartuta zeunden. Dagoeneko ahaztua zenuenean, Ikastolak...


                                                               Estatu espainiarrean beti egon izan da kalitataezko rock and rolla, Leño, Obús eta Asfaltoren garaietatik hasita, edota lehenago ere 70etako rock abanguardiarekin, eta atzerago ere egin genezake Los Bravos eta Los Brincos taldeetara irits...


              Gure euskal taldeak, asko eta asko, forman daude azken aldi hontan. Iragandako urte honek ekarri digun berri onenetako bat, Anje Duhalde rock and rollera bueltatu izana da. 8 urte zeraman abesti propiorik eskaini gabe, eta azkenik kitarra gogorretan murgildu zaigu bere “Sorminetan” CDan. Ondarroako Kafe Antzokixen ikusi ahal izan genuen, plazer handiz.                 Blues eta rock and roll talde onenetako batek, Arima Beltza Elgoibartarrek, a...


                2006a amaitu zaigu, beste urte bikain bat izan da kontzertuei dagokionez. Euskal Herrian aktuazio zirkuitu polita daukagu, eta Estatu osoko lekurik onenetako bat dugu, Barcelona eta Madriden ondoren. Areto mordoa, gero eta gehiago, eta hori gutxi balitz Gaztetxeen zirkuitua dago, herrietako jaietako emanaldiak...e.a. Baina orain, Rock Festibalekin, beste jauzi handi bat eman dugu. Europan hain ondo funtzionatzen zuten jaialdien tradizio handi hura, kostata baina azkenik Estatu Espainiarrera ere iritsi zen. Eta ...


                 . ALBERTO MADRID hil da Madrileko M-40ko infernuan. Bateriajole bikaina, Espainiako rock gogorreko talderik onenetako bateko partaidea zen, Savia madrildar taldekoa. Lehenago Santa Fe eta Sober Stoned/Soberen ibilitakoa. Soberen banaketaren ostean, Carlos Escobedorekin proiektu berri hauxe hasi zuen 2005ean (Savia). Proiektua zena talde sendo bilakatu zenean, bigarren disko bikain bat kaleratu ostean, eta Mägo De Özen telonero gisa audientzia handiak dastatzen hasiak zirenean joan zaigu, zoritxarreko auto istr...


      Barañaingo emanaldiaren kronika ere idatzi nuenez, ez naiz hemen asko luzatuko. Bakarrik esan ez garela inoiz aspertuko Vergesekoa ikusteaz. Bera bezalakorik ia ez da geratzen: beste garai bateko gizona dirudi, baina era berean, modernoa da eta gaur egungo gizartea ezagutzen du. Beste garai batekoa, adierazpen askatasunik ez zegoenekoa, bere ama hizkuntzan kantatu ezin zuenekoa; baina bera izan da hain justu garai haiek atzean uzten gehien saiatu dena. Ostiral gau hontan berriz ere argi geratu zen hori: kanta gehienak 80.hamarkadatik aurrekoak jo zituen. Horti...


                     Jam Aretoa (Bergara)             Badira kontzertu batzuk nahiko pozik ateratzen zarena, ordaindutakoak pena merezi izan duela pentsatu duzuna. Rockaren leienda askok profesionaltasuna erakusten dute, interpretazio ona eta duintasuna baino zerbait gehiago. Beste batzutan espero zenuena ez da betetzen, eta nostalgiak bakarrik salba lezake aktuazio triste bat. Bi aste lehenago UFOrekin gertatu zena adibidez, non abeslaria aho...


Kasettearen belaunaldia

2
fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2006-11-15 19:35

              Oso ondo gelditzen da beti biniloa erosi duzula esatea, halako autentizidade baten erreibindikazioa egitea, eta bai, formatu ederra da, baina haren atzetik behartutako pose bat egon ohi da batzuetan. Ni kassettearen belaunaldikoa naiz: gazteegiak ginen binilorako, zaharregiak, ordea, CDrako (oraindik ez bait zen komertzializatu).          Biniloak (orduan “diskak” esaten zitzaien soilik) garestiegiak ziren gu bezalako gaztetxoentzat, eta kassette formatua asekiblea zen. Sor...


             URRIAK 28. LARUNBATA. PIKU ROCK JAIALDIA (Irurtzun)                 Iruñerriari errepasoa eman ondoren, Irurtzunen genuen zain hurrengo abentura. Piku Rock jaialdia bezperan hasi zen, rock talde leihaketa bateko finalistak eta Stupenda Jonesen emanaldiarekin, polikiroldegian. Bezperan ez zen egongo, noski, larunbatean adina jende, non “aretoa” bete egin zen. Egia esanda, giro polita zegoen: euskaldunak batetik, makarrak bestetik...Baita heavy batzuk ere, ...


II.Atala: Sex Museum

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2006-11-08 13:18

         URRIAK 27, Ostirala, 23:30. SEX MUSEUM. Sala Boca boca (Iruñea)                    Katalunyarra erretiratu eta gero, gu ere berdina egiten hasi ginen. Autoan sartu eta Iruñeara Sex Museum madrildar rockeroak ikustera. Sala Bocabocara joan behar dut. Bocaboca? Non arraio ote zegoen ideiarik ere ez nuen, eta inoiz entzun gabea nuen. Nafar hiriburuko Donibane auzoan dago. “Una calle que no conozco por la zona de San Juan...” jeje. Hainbeste aldiz entzundako...