Sharon Osbourne Ozzy Osbourneren managerra ez balitz, mundua hobea izango litzateke. Hau "Sabbath Bloody Sabbath" diska eskuetan dudala diot, beraz sinestu iezaidazue. Gaur egun ia arraroa egiten da Europan Black Sabbathetaz hitzegitea, eta hori Inglaterrakoak direla jakinda! Jakina, urte asko dira USAra bizitzera joan zirenetik, baina hori ez da arazoa: Arazoa Sharon Osbourne da. Bai, Ozzy Osbourneren emaztea, Ozyyren managerra da, are okerrago: Gaur egun BLACK SABBATHen managerra da! Eta ez zaio errentagarria iruditzen, hobeto esanda, errentagarria bai, baina halako do...
Kyuss taldea existituko balitz, Azkena Rock Festibalean joko luke. Izan ere, Festibal horretarako egina dirudi taldeak, nahiz eta Festibala hasi zenean, urte mordo bat pasa ziren jada taldea banandu zenetik. Bai, beste talde batzuk ere jaialdi honetarako jaioak dirudite: The Black Crowes, New York Dolls, MC5 edo zeresanik ez, Stoogesak (adibide bakan batzuk aipatzearren), baina Kyussek badu halako erlazio berezi bat, esango dizuet zergatik: Taldeko partaide gehienak Gasteiztik pasa direlako, beren proiektuekin. ...
POTATO. PUNKY REGGAE BANDA. Badaude zenbait agur, benetan triste jartzen zaituztenak. Eta oraingo hau haietako bat da, Potato Punky Reggae Banda bere agurreko bira egiten ari bait da. Lluís Llachen azken emanaldietaz duela oso gutxi gozatu eta gero, modan jartzen ari dela esan genezake. Zergatik joan behar dute beti onenek? Baina ez nuke irakurlea sentsazio honekin utzi nahi, Aizo...
Mendibileko entsegu lokaletik, lau zimaluze rockerok agertokietara salto egin zuten. Xanet (kitarra eta ahotsa), Ricard (kitarra), Rubén (baxua eta ahotsa) eta Azkue (bateria)k inguruotako rock talderik gogorrenetakoa osatu zuten. Kalean, Leize…eta batez ere Barricadaren influentziapean beraien Rock Urbano propioa uztartu zuten: kitarra riff gogorrak, bateria zapaltzailea eta ahots urratuaren (Rosendo maisu) bitartez, erdaraz abestuz Oiartzun eta inguruotako bazterrak astindu zituzten. Ez dut uste gaur egun 30 urtetik gora duen inork ahaztuta...
Ezin nuen sinestu: Nere nerabezaroko talderik gustokoenetako bat, errebeldea eta makarra (orduan punk edo etiketetaz asko ez nekien), “Aitormena” bezalako balada ñoño eta ahul bat grabatzera ausartu zen. Irrati guztietan entzun zitekeen, eta buruan sartzen zitzaizun, barren barreneraino, eta aste luzeetan zama hori eramatera behartuta zeunden. Dagoeneko ahaztua zenuenean, Ikastolak...
Estatu espainiarrean beti egon izan da kalitataezko rock and rolla, Leño, Obús eta Asfaltoren garaietatik hasita, edota lehenago ere 70etako rock abanguardiarekin, eta atzerago ere egin genezake Los Bravos eta Los Brincos taldeetara irits...
Gure euskal taldeak, asko eta asko, forman daude azken aldi hontan. Iragandako urte honek ekarri digun berri onenetako bat, Anje Duhalde rock and rollera bueltatu izana da. 8 urte zeraman abesti propiorik eskaini gabe, eta azkenik kitarra gogorretan murgildu zaigu bere “Sorminetan” CDan. Ondarroako Kafe Antzokixen ikusi ahal izan genuen, plazer handiz. Blues eta rock and roll talde onenetako batek, Arima Beltza Elgoibartarrek, a...
2006a amaitu zaigu, beste urte bikain bat izan da kontzertuei dagokionez. Euskal Herrian aktuazio zirkuitu polita daukagu, eta Estatu osoko lekurik onenetako bat dugu, Barcelona eta Madriden ondoren. Areto mordoa, gero eta gehiago, eta hori gutxi balitz Gaztetxeen zirkuitua dago, herrietako jaietako emanaldiak...e.a. Baina orain, Rock Festibalekin, beste jauzi handi bat eman dugu. Europan hain ondo funtzionatzen zuten jaialdien tradizio handi hura, kostata baina azkenik Estatu Espainiarrera ere iritsi zen. Eta ...
. ALBERTO MADRID hil da Madrileko M-40ko infernuan. Bateriajole bikaina, Espainiako rock gogorreko talderik onenetako bateko partaidea zen, Savia madrildar taldekoa. Lehenago Santa Fe eta Sober Stoned/Soberen ibilitakoa. Soberen banaketaren ostean, Carlos Escobedorekin proiektu berri hauxe hasi zuen 2005ean (Savia). Proiektua zena talde sendo bilakatu zenean, bigarren disko bikain bat kaleratu ostean, eta Mägo De Özen telonero gisa audientzia handiak dastatzen hasiak zirenean joan zaigu, zoritxarreko auto istr...