Fucktotum

Rock Folk eta Heavy Metala

        Emozio handiz hartu nuen Santurtziarren itzuleraren berria. Ez nuen inola ere espero, eta are gutxiago Roberto Mosoren “Flores en la basura/Loreak Zaraman” liburua irakurri eta gero. Baina garai hauetan, gutxien espero duzuna ere elkartzen denean, dena da posible. Oraindik harridura handiagoz, ahozabal geratu nintzen itzulera bira Last Tour Internationalek antolatu ziela jakitean. Nigatik inolako arazorik ez, aretoetan askoz ere hobeto gozatu dezakegulako taldearen sonidoaz eta gertutasun handiagoa sentitu ohi delako. Beraiek ere frontoietan eta pl...


LABORDETA ZUZENEAN

fucktotum 1456132677075 Fucktotum | 2009-05-20 22:40

                      “Durante el mes de Marzo de este segundo año triunfal de 1977, todas las gentes preocupadas por el progreso de una cultura aragonesa no meramente decorativa unían sus iniciativas para homenajear al más incómodo testigo de la Zaragoza de la post-guerra, el trenzador de soliloquios Miguel Labordeta (1921-1969).     Todos los existentes de tercera que, como él, jamás supieron saludar seriamente a las mortecinas fuerzas vivas y urbanas de la zaragozana gusane...


"Goiz zen"...Goizero!

fucktotum 1456132677075 Fucktotum | 2008-07-18 21:09

 Sorkun & Vicepresidentesen CDa jartzen dut egunero esnatzeko. Goizeko 6:38tan, "Goiz zen"en hasiera bortitzarekin, nire ametsak eraldatzen hasten dira, eta Kandaren gitarra obsesiboek mundu errealean nagoela ohartarazten didate. Egun berri bat hasi dela eta ezerk ez didala izorratuko. Bapatean berriz lo hartzen dut. Abestia amaitu ote da? Hori dirudi. Baina gitarrak berriz bueltatzen dira, eta kanta amaitu baino lehen jeiki behar naizela ohartarazten didate. Ohean, eserita, beste minutu batzuk egongo naiz (hamar agian?) eta berriz ere Correoseko langilea naizela gogoratzen dut, ho...


  Hau bai sinestezina dela, Kobetasonik izeneko festibal berri bat, eta KISS Bilbon zuzenean! Eta Judas Priest, Airbourne eta Tesla! 11 urte pasa dira Kiss gure artean izan zirenetik 1996/1997 World Tour hartatik. Bartzelonako Palacio de los Deportes hartan ikusitakoa ezin ahaztu! Baina goazen gauzak ondo pentsatzera: Gaur egun jada ez daude Peter Criss eta Ace Frehley handiak, nahiz eta taldeak makillajea mantentzen duen. Kritika gehienak Tommy Thayer "iruzurgileak" jaso ditu, espazio gizonaz mozorrotu eta Ace Frehley dela sinistarazi nahi bait digu. Baina "Space Ace" bakarra dago mun...


              1. Zima luzeak eta txalekoa daramalako, botak eta kitarra beti eskuetan. Porroa erre eta petakatik edaten duelako   2. Niko Etxart euskal rockerorik autentikoena delako. Are gehiago: Bera euskal rock and rolla da!   3. Bere diska guztiak onak direlako   4. Bere garaian euskaraz rocka egitea ia sakrilegioa zelako   5. Iparraldean heroi bat delako   6. Azkenaldian, euskal tradizioaz aparte, blues rockari ematen diolako. Eric Clapton eta Cream maite badituzu, Niko Etxart eta Hapa-Hapa maite ei d...


BLACK SABBATH!!!!

2
fucktotum 1456132677075 Fucktotum | 2007-05-03 17:09

  Sharon Osbourne Ozzy Osbourneren managerra ez balitz, mundua hobea izango litzateke. Hau "Sabbath Bloody Sabbath" diska eskuetan dudala diot, beraz sinestu iezaidazue.    Gaur egun ia arraroa egiten da Europan Black Sabbathetaz hitzegitea, eta hori Inglaterrakoak direla jakinda! Jakina, urte asko dira USAra bizitzera joan zirenetik, baina hori ez da arazoa: Arazoa Sharon Osbourne da. Bai, Ozzy Osbourneren emaztea, Ozyyren managerra da, are okerrago: Gaur egun BLACK SABBATHen managerra da! Eta ez zaio errentagarria iruditzen, hobeto esanda, errentagarria bai, baina halako do...


KYUSS ETA AZKENA ROCK

fucktotum 1456132677075 Fucktotum | 2007-04-10 21:26

             Kyuss taldea existituko balitz, Azkena Rock Festibalean joko luke. Izan ere, Festibal horretarako egina dirudi taldeak, nahiz eta Festibala hasi zenean, urte mordo bat pasa ziren jada taldea banandu zenetik. Bai, beste talde batzuk ere jaialdi honetarako jaioak dirudite: The Black Crowes, New York Dolls, MC5 edo zeresanik ez, Stoogesak (adibide bakan batzuk aipatzearren), baina Kyussek badu halako erlazio berezi bat, esango dizuet zergatik: Taldeko partaide gehienak Gasteiztik pasa direlako, beren proiektuekin.  ...


                           POTATO. PUNKY REGGAE BANDA.             Badaude zenbait agur, benetan triste jartzen zaituztenak. Eta oraingo hau haietako bat da, Potato Punky Reggae Banda bere agurreko bira egiten ari bait da. Lluís Llachen azken emanaldietaz duela oso gutxi gozatu eta gero, modan jartzen ari dela esan genezake. Zergatik joan behar dute beti onenek? Baina ez nuke irakurlea sentsazio honekin utzi nahi, Aizo...


         Mendibileko entsegu lokaletik, lau zimaluze rockerok agertokietara salto egin zuten. Xanet (kitarra eta ahotsa), Ricard (kitarra), Rubén (baxua eta ahotsa) eta Azkue (bateria)k inguruotako rock talderik gogorrenetakoa osatu zuten. Kalean, Leize…eta batez ere Barricadaren influentziapean beraien Rock Urbano propioa uztartu zuten: kitarra riff gogorrak, bateria zapaltzailea eta ahots urratuaren (Rosendo maisu) bitartez, erdaraz abestuz Oiartzun eta inguruotako bazterrak astindu zituzten. Ez dut uste gaur egun 30 urtetik gora duen inork ahaztuta...


                                      Ezin nuen sinestu: Nere nerabezaroko talderik gustokoenetako bat, errebeldea eta makarra (orduan punk edo etiketetaz asko ez nekien), “Aitormena” bezalako balada ñoño eta ahul bat grabatzera ausartu zen. Irrati guztietan entzun zitekeen, eta buruan sartzen zitzaizun, barren barreneraino, eta aste luzeetan zama hori eramatera behartuta zeunden. Dagoeneko ahaztua zenuenean, Ikastolak...