Myrath "Wilderness of mirrors" (EAR Music)

Myrath "Wilderness of mirrors" (EAR Music) Fucktotum | 2026-07-20 18:26

Myrath "Wilderness of mirrors" (EAR Music)

Tunisiako taldearen zazpigarren diskoak Metal progresiboa apur bat alde batera utzi du azkenaldian, batez ere azken disko honetan. Aldiz, eragin arabigoak eta sonoritate exotikoak biziki transmititzen jarraitzen dute. Guzi horri ukitu epiko nahiko markatua gehitu behar diogu, kantu asko honela beztitzen baitituzte. Ukitu sinfonikoak ere lantzen jarraitzen dute diskoko kantu askotan. Ekialdeko erritmo eta musika flotatzaileek, haize instrumentuek, orkestazioek zein ahots garbi eta agudoak nortasuna ematen die The Funeral, Les Enfants Du Soleil eta abarrei. Koruek eta errepika handinahiek ez dute taldearen esentzia apurtzen, eta Metal disko landu bat bezala hartu behar dugu. Finean, beraien diskorik onena ez den arren, Through the seasons bezalako harribitxiek balio handia gehitzen diete disko erakargarri honi.


Utzi iruzkina: