Michael Monroe "Outerstellar" (Sinhouse Records)
Finlandiarrak bakarkako diskoa ateratzen duen bakoitzean, Hanoi Rocks edo Demolition 23 zaleok asaldatzeko moduko kantu-bildumak egiten ditu. Ez dago hemen alferrikako gora-beherarik: rock and roll zuzena, erasokorra eta dibertigarria lantzen du, zuzenean burmuinetara doana. Hamabi kantu eta ia hiru ordu laurdenetan, ordea, askotariko erritmo, doinu eta manerak erabili ditu Michaelek. Punk Rock bultzada daukate hainbat kantuk: Rockin’ Horse edota Newtro Bombs punk zuzena eta indartsua lantzen duten piezak baitira, baina Hard Rocka (70. eta 80.hamarkadako estilora) ere osagai oso garrantzitsua da bere obran: Shinola, Painless, Precious, Pushin’ me back... Balada oso eder bat ere badago (Glitter & Dust), baita harrikada bibratzaileak ere: Disconnected edota Pushin’ me back, esaterako. Glam, Punk eta Hard elementu guzti horiek batzerakoan, askotariko kantu-zerrenda osatu du Michaelek, zuzenekoetarako gasolina hutsa.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: