Intza "Ilundu aurretik"
Hasi berrien freskotasuna erakusten duen lan honek badauka anbizio handiagoko materia primarik ere. Benitoren kontzertuetan eta Uhats taldearekin egindakoek eman dioten esperientzia ere kontuan hartu beharrekoa da. Ahotsa da hemen protagonista; leuna, goxoa eta teknikoki bete-betekoa. Kantu guztien egilea da Intza, eta Gaztain estudioa eta Eñaut Gaztañagaren zigilua oso present daude hainbatetan (“Amaiera baten hasiera”, kasu). “Bakardadean” dugu bere ahotsaren erakustaldi ederrenetako bat: dotorea, bikoiztua eta rock egitura hedakorraz babestua. Barne-barneko atmosferak dira nagusi orohar, eta kantu biluzi eta sentikorren bitartez (“Zurekin”) daukan potentziala erakutsi digu. Hazi daitekeen eta haziko den artista. Entzun, bestela, “Desizozten” singlea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: