Deep Purple "Turning to crime" (earMusic)
Debut lanetik 53 urtera, hara non britainiarrek lehen bertsio diskoa argitaratu duten! Dozena bat piezetan (ia denak jatorrizkoak baino luzeagoak) arkeologia lanak egin dituzte, 1957tik 1973ra bitarteko harribitxi sorta biltzean. Aukeraketan dago diskoaren merituetako bat, baita bere estilora bildutako pieza jostagarrietan ere. Xarma bereziko psikodelia ariketak (Cream, Yardbirds, Love), Bluesa (Fleetwood Macen “Oh well”), Hard Rock ahaltsua (Bob Segerren “Lucifer”), boogiea, countrya, Bob Dylanen pieza ezkutu bat, rock and rolla (Mitch Ryder & the Detroit Wheels), eta txapela kentzera garamatzan meddley distirakorra, Purpleren dohain guztiak laburbiltzen dituena, Allman Brothers, Zeppelin edota Spencer Davies Groupen bertsioek osatutakoa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: