Kronika hau argitaratu gabe egon da orain arte. Lehenengo zatia duela pare bat argitaratu nuen hemen. Larunbata, ekainaren 18a Bezperako euri-jasaren ondoren, larunbatean jende guztia askoz ere prestatuagoa etorri zen, mozkorren bat edo beste ezik. Hara non, ordea, Thor gutaz apur bat errukitu eta ostiralean baino askoz ere zigor gutxiago eragin zigun. Eguraldi askoz ere atseginago horrekin, lehen ordutik Mendizabalan zen Entzun ekipoa. Arratsaldeko 17:15etan Sumisi&oacu...
Kronika hau 2016ko Azkena Rock Jaialdian egin zuten kontzertuarena da. Kronika haren bigarren zatia argitaratu gabe dago oraindik. Denboraz kanpo, beraz, baina taldea desegitera doanez, haietaz oroitu eta hau igotzea erabaki dut. Hauek bai tipoak, ahaztezina izan zen ARFko emanaldi hura. Bezperako euri-jasaren ondoren, larunbatean jende guztia askoz ere prestatuagoa etorri zen, mozkorren bat edo beste ezik. Hara non, ordea, Thor gutaz apur bat errukitu eta ostiralean baino askoz ere zigor gutxiago eragin zigun. Eguraldi askoz ere atseginago horrekin, lehen ordutik Mendizabalan zen En...
(Elkarrizketa hau Mondo Sonoro eta www.mondosonoro.com webgunean argitaratu zen, hemen baino lehen) Indartsua eta freskoa da Glaukomaren hirugarren lana, udazkeneko nobedadeen irteera-parrilaren buru izateko jaioa. Kasu, ala damutu! Lehen entzunalditik zuzenean burmuinera sartzen den horietako lana argitaratu berri du Glaukomak: Kalima (Bonberenea, 2017) hip-hop, reggae, raggamuffin eta dubstepaz jantzitako fusio atomikoa da. Gantxo handiko hip-hop errimak musikaltasun sakoneko pasarteekin borobiltzen dituzte. Etchecoy anaiek zuzendutako“One, two” aurkezpen bideo...
XV. AZKENA ROCK JAIALDIA Mendizabal (Gasteiz) 2016ko ekainaren 17a eta 18a 15. edizioa du jada Azkena aretoan hasi (egungo Jimmy Jazz) eta bigarren urtetik erraldoi bihurtu eta Mendizabalara pasatu zen jaialdiak. Zer esanik ez dagoeneko estatu osoko jaialdirik beteranoenetakoa bihurtu dela, baina ez hori bakarrik: Zalantzarik gabe, koherenteenetakoa da eskaintzen duen estilo eta talde berri zein zaharren kalitateagatik. Azkena garantia hutsa da, eta jendeak badaki. Aurtengoari begira, urteroko ilusioa berriz ere piztu zitzaigun zaleoi, eguraldiaren iragarpena tristea izanagati...
KASHBADEN ITZULERA Jada ofiziala da: 13 urteren buruan Errenteriako taldea bueltan da, 2001ean desegin eta gero. 2007an berriz elkartu zirela egia da, 3 kontzertu emateko soilik izan bazen ere. Orain, 2014ean, bere historiako lanik onenarekin itzuli dira: “Arrakala” (Bonberenea Ekintzak). Lan honetako “Malabareak” eta “Arrakala” bera, adibidez, aurtengo abestirik onenen artean egongo dira, ziur. Guzti honen gauza bitxienetako bat, taldeak elkarrizketarik ez ematea erabaki izana da. Nahiz eta azkenean Berriari aukera hori eman, finean, komun...
BONBERENEA EKINTZAK (2011) FOLK-ROOTS-ROCK Alaia, indartsua, boteretsua... Bizardunak taldearekin era paraleloan daramaten bideak ez digu Fiachras lehenak izan zirela ahaztarazi behar. “Hiltzera goaz” abestia entzun eta berehala ohartzen zara talde honek dauzkan berezko dohainez: Dantza eta festarako guztiz perfektua den musikak letra harrigarriak eta irudimen handikoak ditu lagun. “Jon Miranderen kanta” eta “Nunca lloramos al caer”-ek ildo horri eusten diote, baina abesti guztiek musikaltasun oso berezia daukate. Honela, “Kobrezko herria sutan” eta “Solo pero en control” kanteta...
Emozio handiz hartu nuen Santurtziarren itzuleraren berria. Ez nuen inola ere espero, eta are gutxiago Roberto Mosoren “Flores en la basura/Loreak Zaraman” liburua irakurri eta gero. Baina garai hauetan, gutxien espero duzuna ere elkartzen denean, dena da posible. Oraindik harridura handiagoz, ahozabal geratu nintzen itzulera bira Last Tour Internationalek antolatu ziela jakitean. Nigatik inolako arazorik ez, aretoetan askoz ere hobeto gozatu dezakegulako taldearen sonidoaz eta gertutasun handiagoa sentitu ohi delako. Beraiek ere frontoietan eta pl...
“Durante el mes de Marzo de este segundo año triunfal de 1977, todas las gentes preocupadas por el progreso de una cultura aragonesa no meramente decorativa unían sus iniciativas para homenajear al más incómodo testigo de la Zaragoza de la post-guerra, el trenzador de soliloquios Miguel Labordeta (1921-1969). Todos los existentes de tercera que, como él, jamás supieron saludar seriamente a las mortecinas fuerzas vivas y urbanas de la zaragozana gusane...
Sorkun & Vicepresidentesen CDa jartzen dut egunero esnatzeko. Goizeko 6:38tan, "Goiz zen"en hasiera bortitzarekin, nire ametsak eraldatzen hasten dira, eta Kandaren gitarra obsesiboek mundu errealean nagoela ohartarazten didate. Egun berri bat hasi dela eta ezerk ez didala izorratuko. Bapatean berriz lo hartzen dut. Abestia amaitu ote da? Hori dirudi. Baina gitarrak berriz bueltatzen dira, eta kanta amaitu baino lehen jeiki behar naizela ohartarazten didate. Ohean, eserita, beste minutu batzuk egongo naiz (hamar agian?) eta berriz ere Correoseko langilea naizela gogoratzen dut, ho...
Hau bai sinestezina dela, Kobetasonik izeneko festibal berri bat, eta KISS Bilbon zuzenean! Eta Judas Priest, Airbourne eta Tesla! 11 urte pasa dira Kiss gure artean izan zirenetik 1996/1997 World Tour hartatik. Bartzelonako Palacio de los Deportes hartan ikusitakoa ezin ahaztu! Baina goazen gauzak ondo pentsatzera: Gaur egun jada ez daude Peter Criss eta Ace Frehley handiak, nahiz eta taldeak makillajea mantentzen duen. Kritika gehienak Tommy Thayer "iruzurgileak" jaso ditu, espazio gizonaz mozorrotu eta Ace Frehley dela sinistarazi nahi bait digu. Baina "Space Ace" bakarra dago mun...