IRON MAIDEN "THE BOOK OF SOULS" (PARLOPHONE, 2015)
Britainiarren historiako lehen disko bikoitza 40 urte bete dituztenean iritsi izana kuriosoa da oso. Lehen hiru kantetan ("If eternity should fail", "Speed of light" eta "The great unknown") egurra ematen dute, garai bateko boterea eta bizitasuna gogora ekarriaz. "The red and the black" ere ondo hasten da, baina 13 minuturaino luzatzea gehiegizkoa suertatzen da. Horixe da, hain zuzen ere, single garbiak lortzeko ezintasunak –pentsa genezake- sortzen duena. Disko bikoitzek arrisku handia daukate, eta hemen pasatu egin dira luzapen eta garapen instrumentalekin.
Han eta hemen momentu onak topa ditzakegu, baina garai bateko boterea urrun sentitzen dugu. Momentu batzuetan pilotu automatikoarekin dabiltzala dirudi. Bruce Dickinson nota altu guztietan horrela sufritzen ikusteak zer ikusia ere badu horretan. Luzeena ("Empire of the clouds", 18 minutu!) onenetakoa da, batez ere pianoagatik eta kontatzen duen historia zirraragarriagatik. Finean, disko ona, baina ez lehergarria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: