Iron Maiden "Senjutsu" (Parlophone)
17.estudioko lan honek ez dakar sorpresa handirik azken urteotan taldea jarraitu dugunontzat: kantu gero eta luzeagoak, garapen instrumental amaiezinak, errepika garbien hutsunea... Britainiarrek bere marka txertatzea lortu dute lan honetan, noski, baina iraganeko lan gehienen ondoan apur bat ahul gelditzen da. Arte grafiko zoragarria, maisuki landutako liburuxka eta han-hemenka lortutako momentu inspiratuek (teklatuen presentzia gozagarria, gitarra soloren bat, atmosfera epikoak) kalitatezko produktu batean bihurtzen duten arren, 81 minutuko lan honi hogei minutu kenduz gero indartsuagoa eta zuzenagoa izango litzake. “Lost in a lost world”, “Days of future past” eta “Hell on earth” maiestatikoak, ordea, maisutasun traza eleganteak dauzkate.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: