Pantxoa Carrere "Esperantzan" (Baga-Biga)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2022-07-28 16:05

pyromanya@hotmail.com 1659017268808

Bakarkako estreineko lana 2016an argitaratu ondoren, bueltan da azkaindarra kantu sorta berri eder batekin. Disko atsegina da, kalitatezko lehengaiak dauzkana, baita gonbidatu sorta erakargarria (Eñaut Elorrieta, Euskitze, Patxi Garat...) ere, eta guztiaren gainetik Pantxoaren ahots goxoa, teknika aldetik oso jantzia eta beti bere tonuan dagoena. Iñaki Dieguezek ekoiztua, soinu garden eta ahaltsua lortu du hamaika kantuetan. Konposatzaile bikainen abestiak aukeratu ditu grabaziorako: Manex Pagola, Renaud Séchan eta Ugo Carrere batik bat. Amets baten hegalez animatuaren bateria eta abarrekin kontrapuntu polita egiten die kantu pausatuagoei, eta Xabier Euskitzerekin batera kantatutako Pilota, euskal jokoa dugu nabarmendu beharreko beste piezetako bat. 74 urterekin ere Pantxoak maila handia ematen jarraitzea baliogarria da oso gure eszenarako.


Utzi iruzkina: