Ghost "Impera" (Loma Vista Recordings)
2018ko “Prequelle” diskotik lau urtera, Papa Emeritus IV (edo Tobias Forge) bueltan da azkenik, eta aurrekoarekin lortutako arrakasta gainditzeaz gain, bai kalitatean zein oldarkortasunean koska bat gorago dagoela esan genezake. Suediarren musikak iluna eta beldurgarria izaten jarraitzen du, baina ahots leun eta melodia argitsuen kontrastea nabarmentzen da berriro. Soinu guztiz erakargarri honek 80etako Hard Rock komertziala ekar dezake gogora doinuetan zein ahotsen prozesamenduan, baina azken emaitza Tobiasek nahi duen parametro itzaltsuetan kokatzen da. Gainera, “Kaisarion”, “Hunter’s moon” edota “Twenties” moduko kantuak garaipen martxa baten soinu banda bezalakoak dira; oihuka kantatzeko zein arretaz entzuteko piezak, disko osoa bezala. Goranzkoa geldiezina da, eta salmenta zerrendetan lortutakoa, harrigarria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: