Fucktotum

Rock Folk eta Heavy Metala

 Datorren astean argitaratuko da, azkenik, Donostiarren laugarren diskoa. Beti bezala, Maukak argitaratuko du. Gero, oso oker ez banago, Durangoko Azokan (ahotsenean) joko dute abenduaren 7an, arratsaldeko 4retan. Hona hemen 7 kantu horiei buruzko xehetasun eta nondik norakoak.  Sakona, iradokitzailea eta sutsua da donostiarren laugarren lana. Landua eta modernoa, bere 7 kanten indarra eta kemena kontuan hartuta, dantzalekuan edo tabernan bolumen altuan entzuteko bereziki gomendagarriak dira. Baita, bestalde, etxean kaskoak jantzita detailerik txikiena harrapatzeko ere, noski. Ko...


Bilborock, 2019ko Martxoaren 22a 1- Ulertu nuen 2- Agur esan baino lehen 3- No te vayas todavía 4- Iragana hil baino lehen 5- Hautsa astinduz 6- Marinero 7- Boulevardeko erlojua (La noche no quiere venir) 8- Zabaldu ateak 9- Oh lur! 10- Negua datorrenean 11- Maite dut 12- Aingeru 13- Eguzkitan bero 14- Xoxoak beleari ipurbeltz 15- Bizitzarekin dantzan 16- Argia 17- Kaleak gureak izango dira 18- Ez gaitu inork geldituko 19- Kaixo   Duela 5 urte Donostiako Doka Antzokian jo zituzten abestietatik 9 errepikatu dituzte aurten Bilborocken: "Negua datorrenean", "I...


AKELARRE "GAUERO"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2019-03-19 15:20

   AKELARRE “GAUERO” (IZ, 1987)  1987a da: Usurbilgo pilotalekua jendez gainezka dago, rock and roll gau ahaztezin baten esperoan. Akelarre bere garai onenak bizitzen ari da; egia esan, urte batzuk daramatza hor goian, eta oraindik dezente gehiago geratzen zaizkio gailurrean egoteko. Baina gau horretan grabatutakoak parekorik ez duelakoan nago.  Ez dut uste disko honen maila inork gainditu duenik. Frenetikoa, amorratua, bizkorra… Gauero hasten den momentutik amaieraraino, atsedenik gabeko himnoak bata bestearen atzetik, momentuko musikaririk onenetak...


Kronika hau duela 5 urte argitaratu zen www.entzun.com atarian. Orduan, jatorrizko partaideekin itzuli zen taldea, disko berriarekin gainera. Orain, 2019an, berriz ere disko berriarekin itzuli dira eta Martxoaren 22an Bilborocken egingo duten kontzerturako beroketa polita deritzot kronika hau berrargitaltzeari.        URTZ    2014ko Urtarrilaren 17a DOKA ANTZOKIA (DONOSTIA) Jaun andreok: eguna iritsi da. Hainbeste urtean zehar amestutako momentua egi bihurtu da. Gezurra dirudien arren, 2014. urtean gaude eta Urtz bueltan da. 19 urte pasatu dira...


    Kronika hau argitaratu gabe egon da orain arte. Lehenengo zatia duela pare bat argitaratu nuen hemen.                  Larunbata, ekainaren 18a  Bezperako euri-jasaren ondoren, larunbatean jende guztia askoz ere prestatuagoa etorri zen, mozkorren bat edo beste ezik. Hara non, ordea, Thor gutaz apur bat errukitu eta ostiralean baino askoz ere zigor gutxiago eragin zigun. Eguraldi askoz ere atseginago horrekin, lehen ordutik Mendizabalan zen Entzun ekipoa.  Arratsaldeko 17:15etan Sumisi&oacu...


SUMISIÓN CITY BLUES

1
fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2019-03-08 19:49

Kronika hau 2016ko Azkena Rock Jaialdian egin zuten kontzertuarena da. Kronika haren bigarren zatia argitaratu gabe dago oraindik. Denboraz kanpo, beraz, baina taldea desegitera doanez, haietaz oroitu eta hau igotzea erabaki dut. Hauek bai tipoak, ahaztezina izan zen ARFko emanaldi hura.  Bezperako euri-jasaren ondoren, larunbatean jende guztia askoz ere prestatuagoa etorri zen, mozkorren bat edo beste ezik. Hara non, ordea, Thor gutaz apur bat errukitu eta ostiralean baino askoz ere zigor gutxiago eragin zigun. Eguraldi askoz ere atseginago horrekin, lehen ordutik Mendizabalan zen En...


(Elkarrizketa hau Mondo Sonoro eta www.mondosonoro.com webgunean argitaratu zen, hemen baino lehen)   Indartsua eta freskoa da Glaukomaren hirugarren lana, udazkeneko nobedadeen irteera-parrilaren buru izateko jaioa. Kasu, ala damutu!   Lehen entzunalditik zuzenean burmuinera sartzen den horietako lana argitaratu berri du Glaukomak: Kalima (Bonberenea, 2017) hip-hop, reggae, raggamuffin eta dubstepaz jantzitako fusio atomikoa da. Gantxo handiko hip-hop errimak musikaltasun sakoneko pasarteekin borobiltzen dituzte. Etchecoy anaiek zuzendutako“One, two” aurkezpen bideo...


XV. AZKENA ROCK JAIALDIA Mendizabal (Gasteiz) 2016ko ekainaren 17a eta 18a  15. edizioa du jada Azkena aretoan hasi (egungo Jimmy Jazz) eta bigarren urtetik erraldoi bihurtu eta Mendizabalara pasatu zen jaialdiak. Zer esanik ez dagoeneko estatu osoko jaialdirik beteranoenetakoa bihurtu dela, baina ez hori bakarrik: Zalantzarik gabe, koherenteenetakoa da eskaintzen duen estilo eta talde berri zein zaharren kalitateagatik. Azkena garantia hutsa da, eta jendeak badaki.  Aurtengoari begira, urteroko ilusioa berriz ere piztu zitzaigun zaleoi, eguraldiaren iragarpena tristea izanagati...


Kashbaden itzulera

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2014-05-06 20:15

KASHBADEN ITZULERA  Jada ofiziala da: 13 urteren buruan Errenteriako taldea bueltan da, 2001ean desegin eta gero. 2007an berriz elkartu zirela egia da, 3 kontzertu emateko soilik izan bazen ere. Orain, 2014ean, bere historiako lanik onenarekin itzuli dira: “Arrakala” (Bonberenea Ekintzak). Lan honetako “Malabareak” eta “Arrakala” bera, adibidez, aurtengo abestirik onenen artean egongo dira, ziur.  Guzti honen gauza bitxienetako bat, taldeak elkarrizketarik ez ematea erabaki izana da. Nahiz eta azkenean Berriari aukera hori eman, finean, komun...