Mocker's "Argi egin"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2023-05-24 13:48

pyromanya@hotmail.com 1684930520063

Hiru kantuko E.P. honen iraupena ikusita (ia 22 minutu), Argi egin LP erdia baino gehiago dela esan genezake. Taldea hasieratik jarraitu dutenentzat kantu berriek dakarten leuntasun erlatiboa talka handia izan liteke, haatik. Ez dugu soinuaren eta melodien garbitasunagatik harridura puntu bat ukatuko, nahiz eta Inertziari zein Argi egin musikaltasun berri baten jabe diren. Ez dira, baina, sobera oldarkorrak, nahiz eta gitarrek zitaltasun momentuak dauzkaten. Hori bai, Blues eta Hard Rock garaiak ia atzean gelditu direla ondorioztatu dezakegu, kantuok soinu gaurkotuagoa eta nolabait modernoagoa baitakarte. Hamar minutuko Kontraesanaren laudorioa taldearen ibilbideko gailurra dugu, batez ere erdialdeko lau minututan gitarrek egiten duten lan gogor, adiktibo eta orgiastikoa direla eta.


Utzi iruzkina: