Dewolff "Love, death & In between" (Mascot/Rough Trade)
70.hamarkadako rock unibertsoa guztiz barneratua du jada hamabost urteko ibilbidea duen taldeak. Bluesera gerturatzen direnean (Mr. Garbage man) guztiz sinesgarriak eta gozagarriak diren arren, soul izpiritua da azken lan honetan gailentzen dena: Heart stopping kinda show, Counterfeit love, Gilded... adibide batzuk jartzearren. Soularen txertatze honek ez du, ordea, Humble Pie bezalako taldeen oldarkortasunik. Melodia goxoagoak lantzen dituzte eta batzuetan gospelera ere hurbiltzen dira. Lan honetan instrumentazio aberatsagoa landu dute: Hammonda, flauta, haize instrumentuak eta korista sekzio berri bat. Akaso guztien gainetik hamasei minututik gorako Rosita aukeratuko genuke: zentzumenentzako gozamena eta Night train bezalako single garbien kalitatezko osagarria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: