Balerdi Balerdi "Udaberri alua" (Gor)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2023-05-18 00:47

pyromanya@hotmail.com 1684363827305

Beti da plazera iruñear hauen lan berri bat entzutea. Sei urteko itxaronaldia amaitu da, beraz, atera berri duten lau kantuko lan honekin. Rock and roll zaleentzat egindako lana dugu hau ere eta Udaberri alua berak ez du duda izpirik uzten: gitarra riff mardulak, rock klasikoa, freskoa, martxosoa, euskara garbiz kantatua eta doinu zein melodia erakargarrien jabea. Bat-batekotasun sentsazio ekidin ezinak eta bizipoza nagusi dira beste piezetan ere: Bizi bedi rock & rolla asmo-deklarazio hutsa dugu eta Gurpilen antzera guztiz pizgarria. Gitarren poderioa handia da bai kantu horietan zein ahotsen lan dotorea duen Azken kanta-n. Laukote hau (Toño, Petti, Anxel eta Sergio, aurreko laneko berbera) ez nuke inola ere aldatuko, jada lortu duten elkar ulertzea ikusita. Goza dezagun beste behin klasikotasunaren botereaz.


Leave a Comment: