Michael Schenker Group "Universal" (Atomic Fire)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2022-10-04 21:16

pyromanya@hotmail.com 1664911375996

Gitarra solo landuak, riff jantziak eta kontzertuetan garrasika kantatzeko moduko kantu sorta polita; Michael nekaezinak, arazo eta buruhausteen gainetik, Rock gogorraren sortzailerik emankorrenetakoa izaten jarraitzen du. Gonbidatu andana dagoen arren, nagusiki Rainbown ibilitako Ronnie Romero txiletarrak abesten du, baina Gary Barden klasikoak The universe baladan egiten duena nabarmendu behar dugu batetik, eta Primal Fear taldeko Ralph Scheepersek kantatzen duen Wrecking ball bortitza bestetik. Romerok Yesterday is dead kantuan jotzen du goia, nahiz eta lan osoan oso txukun aritu den. Bestalde, Michaelek berak entzulea flotatzen jartzen du berriz ere Long long road pizgarrian. Heavy Metala eta Hard Rocka gurutzatzen diren lan horietakoa dugu, nahiz eta bigarrengotik gehiago eduki.


Utzi iruzkina: