Barcelonan kontzertuak III.Atala: MSG
Ieepa mutilak! Ostirala iritsi da, ze ondo, aste luzea amaitzera doa, ta hemen daukazu zure musika dosia. FUCTOTUMekin rocka garaile!
MAIATZAK 24. MICHAEL SCHENKER GROUP
M.S.G.? Arraroa egiten zitzaidan kontzertuan pentsatzea. Izan ere, halako maldizio berezi bat atzetik nuela susmatzen hasia bait nintzen. 2004ko Otsailean Bergaran jo zuen kontzerturako sarrera eskuan izanda ere, azkenik ezin izan nuen joan. 2005ean, aldiz, Yngwie Malmsteen-ekin batera egin behar zuen bira. Baina azken momentuan, suediarrarekin haserretuta, bira utzi eta Espainian ez zuen kontzerturik jo gure alemaniar ilehoriak. Zorionez, maldizioa hautsi egin zen, eta modurik egokienean gainera.
Bikini aretoa hiriko zonarik pijo eta kapitalistarenean dago kokatuta, Avinguda Diagonaletik oso gertu (ia itsatsita). Inoiz egon gabea nintzen, eta gauza txarrak entzunak nituen aretoaz, baina ez zidan halako inpresio txarrik eman. Ateko 2 metroko segurata super-muskulatuak (harro eta agresiboak) eta edarien prezio galaktikoaz aparte, ez zitzaidan, ba, hain eskaxa iruditu. Kanpokaldean ikusi nituen heavyak eskola zaharrekoak ziren, agian duela 15 urteko txupa berarekin, melena luze luzeak, kateak eta saskibaloiko zapatilak jantzirik, rockerako prest! Noski, neska heavyak ere hor zeuden. Zer izango litzake Heavy Metala beraiek gabe? Baina egun hartan, martxosoenak ez ziren haiek izan, 50 urte inguruko bi burusoil heavy baizik!
Egonezina zen nagusi ikusleon artean. Jada ordua zen, eta Michael irten gabe! Azkenik, ordu laurden beranduago hasten da kontzertua. Harrera bikaina izan zuen kitarrista alemaniarrak. UFOren “Lights out”ekin hasten den showa ezin da inola ere txarra izan. Kanta amaitzean, txalo zaparrada oso luzea eta sentitua izan zen, oso polita. MSGko gaur egungo abeslariari, 80.hamarkadan Uriah Heep-en egon zen Bernie Shaw-ren antza hartu nion : Tipo jatorra eta abeslari txukuna, baina karisma gutxikoa. Fisikoki ere biak ileoriak eta antzekoak dira. Bateria eta teklista asko gustatu zitzaizkidan. Baxujolearen itxura berriz, guztiz zen deigarria: Burua rapatuta eta goian mototx luxe-luzea. Tipoa bueltaka zebilenean, mototx hau ere bere buruaren inguruan gira eta biraka ibiltzen zuen. Baxuan, emakume biluzien pegatina mordoa, eta besoan goma bat , heroina txertatzeko prest zegoenaren itxura emanez. Ah! Eta jeringuilla bat marraztuta! Jajaja. Tipoa eskandinabiarra eta Death metal talde batean aritutakoa izateak ez ninduke batere harrituko. Bestalde, bera zen publikoa gehien animatzen zuen partaidea. Eta azkenik, Michael, gure heroia: Scorpions, UFO eta MSGko partaidea, Europako (eta munduko) kitarrajolerik onenetarikoa. Hard Rockaren historiako jainkoetako bat. Bere instrumentuan kontzentraturik, irribarre edo keinurik egin gabe, teknika eta pasio paregabea transmititzen duen genio misteriotsua.
“Assault attack” lehenengo aldiz zuzenean entzun nuen, a ze emozioa. Ez da eguneroko gauza! UFOren “Doctor Doctor”, MSGren “Armed and Ready”…kanta berriak ere entzun genituen. “Built to Destroy”diskokoak faltan bota nituen. Ta amaitzeko, UFOren “Rock bottom”! Guztiok estribiloa ozen eta gogoz kantatu genuen. Hori bai benetako estribiloa, ederra.
Ni baino metro bat aurrerago, ikuslerik amorratuena nuen: Burusoila eta 50 urtekoa; haur bat bezala gozatzen zuen, “head baging” eginez, ukabila altxatuz eta oihuka. Nire ondo ondoan, beste tipo zahar bat, erotuta zirudien, extasian. Nik ere asko gozatu nuen hauek ikusten. Michael-en jarraitzaileak ziren, ziur betidanik. Rock & rollak ez dauka adinik. Rock & rolla sentimentu bat da. Goza ezazu.
Iruzkinak
Urko 2006-11-03 20:07 #1

Gora rock eskandinabiarra! Gora high energya! Milesker irakurtzeagatik eta segi Fucktotum irakurtzen. Backyard Babies zuzenean onak dira, baina beste "Total 13" bat nahi dut, mesedez! Rock forever and fuck totum!

Urko Ansa.

strummer 2006-12-26 00:52 #2

Nik ere "Highlights" bezalako kantu gehiago nahi ditut...!!!

Dreggen!! Hasi hadi lanean...Pendeju!!!

Utzi iruzkina: