Dena "Zure mugadun hutsune" (Bonberenea Ekintzak)
Ondarroatik datorkigun hirukote gazte honek bigarren lan luzea argitaratu du jada. Zuzenekoetan erakusten duten indarra begi bistakoa den arren, grabazioetan mundu berri bat zabaltzen zaio entzuleari. Akaso sorpresa ere hartuko du erosleak, izan ere kantuak landuta dauden moduak, erakutsitako teknikak, konposizioen konplexutasunak eta garapen irudimentsuek bere baitan harrapatzen baikaituzte. Melodiarako lekua ere badago kantu gehientsuenetan, adibidez Nola utzi negar egiteari gozagarrian, eta amorruz beteriko pasarteak lan osoan present dauden arren, bi faktoreen arteko dikotomia dugu nagusi. Bi adibide nabarmentzearren, Nanga Parbat eta Malva Rosa. Post Hard-Core estiloak dauzkan abantaila guztiez baliatu da hirukotea, akaso melodiak egiteko joera gailentzen bada ere. Disko oso landu eta profesional baten aurrean gaude.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: