Dena "Anabasa" (Bonberenea Ekintzak)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2025-07-08 20:52

pyromanya@hotmail.com 1752000895504

Urte eta erdiko geldialdiaren ostean, Ondarruko hirukoteak gogoz ekin dio berriz “Anabasa” izeneko hirugarren disko honekin. Aurreko bi lanetan landu zuten estiloa guztiz alde batera utzi ez duten arren, bistan da hau beste gauza bat dela. Berezitasun hainbat dauzkan lana da, batez ere bere soinu hertsia eta esperimentala direla eta. Estrofa-errepika-estrofa guztiz alde batera utzi dituzte berriz ere, nahiz eta oraingoan alderdi hori nabarmenagoa izan. Oldarkortasun momentuak egon, badauden arren (Basa, Leku berean, Beste egun gris batez), atmosferen bortxatzea eta birsortzea baita akaso kantu berrien helburua. Teknika aldetik maila handia erakutsi duten arren, kantuek daukate protagonismoa, ez baitute alferrikako erakustaldirik egin nahi. Taldearen jarraitzaileek gustura hartuko dute, are gehiago lehergarriak izango diren kontzertuetan.


Utzi iruzkina: