Murgi "Jitoan"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2022-07-10 21:28

pyromanya@hotmail.com 1657481510790

Bederatzi kantu hauen barnatasuna, gailur eta bihurguneen kudeaketa eta erritmo ahalguztidunen agintea direla eta, disko hau entzun ondoren aztoratzen ez denak odolik ez du. Blues eroak (Des-, kasu), oinarri beltz ilun, gordin eta adiktiboa duten kantutzarrak (Jitoan, Titia sentitu, Hotz eta motz...), Hard Rock eroaldiak (Datu-base), eta guztiaren gainetik, sentimendu beltz zeharo markatua, zeinetan soul, funk edota blues apokaliptikoen traza ugari nabari ditzakegun. Berriz ere inor ailegatzen ez den lurraldea bisitatu du Tristtanek, oraingoan guztiz sorgindutako abiadurak eta tenpoek bultzatuta. Paisai likits eta lohigarri hauek kolaborazioen zerrenda bigarren planoan utzi dute, eta baxuaren soinuarekin lortu dutena ere guztiz zapaltzailea da. Entzun bestela Hotz eta motz, eta esan ez dela aztikeria.


Utzi iruzkina: