Murgi "Hain zuzen ere" (Ipar Orratza)
Azken bi lanetako gordintasuna da nagusi Murgiren zuzeneko lehen diskoan. Itsasuko Ataitzean grabatu dira lehen zortziak: base erritmiko zorabiagarriaren zehaztasunak eta taldelanak bereziki markatzen ditu guztiak. Txakur ta otso artean (hori oihua bukaeran!), Me too, Hotz eta motz eta beste guztien garraztasuna eta gogortasuna bereziki aipagarriak dira. Garai zaharretatik soilik Maitia berreskuratu dute, berezkoa baino irmoagoa akaso. Greg Juvin-ek baxuaren sarkortasuna harrigarria bada, Cédric Lépineren atabalen eta plateren zehaztasunak harridura besterik ez du sortzen. Beste lau kantuak Urdin irratian grabatu ziren zuzenean, baina ildo berari heltzen diote. Tristtan Mourguyren taldea 2019tik Power Trio bihurtu bada ere progresibo izaten jarraitzen du, modu zuzenago eta indartsuagoan bada ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: