2019ko EUSKAL DISKORIK ONENAK
1- Murgi “Sargia” (I.O. Ipar Orratza)
2- Sua “Ordu beltzak” (Airaka)
3- Sharon Stoner “Erraietatik” (Almehuna)
4- Skakeitan “Nola galdu denbora” (Mauka)
5- Olatz Zugasti “Orion Zuzenean” (Kantaita Enea)
6- Leok’k “Alferrik baita” (Egilea editore)
7- Kaskezur “Ihesi doaz animaliak” (Mukuru)
8- Willis Drummond “Zugzwang” (Tabula Rasa)
9- Urtz “Zabaldu ateak” (Egilea editore)
10-Mocker’s “Oreka ahula” (Spinda Records)
11-Jabier Muguruza “Geltokiak izarretara” (Mara Mara)
12-Mixu “Sustraiak” (Agorila)
Kantu onenekin bezala, zaila egin zait diskorik onenak aukeratzea ere. Batez ere kanpoan utzi beharrekoak. Dena den, hamabi lan hauek maite ditut goitik behera. Ia denak autoekoizpenak dira, Euskal Herrian diskogintzak bizitu duen iraultza dela eta. Jakingo duzuenez, jada gehiago dira artistek bere kabuz argitaratzen dituzten lanak diskoetxeek ateratzen dituztenak baino. Ez da seinale ona, baina sormena ez da falta gure herrian eta ia estilo guztietan.
Murgi taldearena deskubrimentu itzela izan da. Irratian kasualitatez entzun nituen, eta harrituta utzi ninduten. Klasiko batzuek ere sentsazio bikainak eskaini dizkidate: Hala nola Olatz Zugasti, Sharon Stoner, Urtz, Leok'k edota Jabier Muguruzak.
Rock gogorra ere ezin falta zen nire zerrendan: Willis Drummonden lan boteretsua, Mocker's-en bigarren lan harrigarria edota Sharon Stoner berberak, 7 urteren ondoren! Talde berriei dagokionez, Skakeitan eta Sua-rekin flipatuta jarraitzen dut, Kaskezurrekin bezala. Mixuren omenez atera duten diskoa sartu dut, Sustraia taldeko liderra izan zen abeslari eta konposatzaile bikainaren omenez. 10 urte bete ziren iaz Mixu zendu zela. Nola pasatzen diren urteak eta zein gutxi oroitzen duten komunikabideetan bere ibilbidea!
Ezpalaken diskoa kanpoan uztea ere damutuko naizen erabakia izango da, seguru aski.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: