2006ko kontzerturik onenak
2006a amaitu zaigu, beste urte bikain bat izan da kontzertuei dagokionez. Euskal Herrian aktuazio zirkuitu polita daukagu, eta Estatu osoko lekurik onenetako bat dugu, Barcelona eta Madriden ondoren. Areto mordoa, gero eta gehiago, eta hori gutxi balitz Gaztetxeen zirkuitua dago, herrietako jaietako emanaldiak...e.a. Baina orain, Rock Festibalekin, beste jauzi handi bat eman dugu. Europan hain ondo funtzionatzen zuten jaialdien tradizio handi hura, kostata baina azkenik Estatu Espainiarrera ere iritsi zen. Eta azkenik, urte batzuk itxoin ondoren, gure Euskal Herrian 3 Festibal dauzkagu, maila guztiz internazionala daukatenak: Lehenengo AZKENA ROCK FESTIVAL izan zen. Gasteizetik apustu arriskatu bezain gogoangarria eginez, kultoko taldeak (Iggy & The Stooges, MC5, New York Dolls, Urge Overkill), eta abanguardiakoak ekartzen hasita (Federation X, Mother Superior, Mark Lanegan), eta hauek mantenduaz, Pearl Jam ekartzen amaitu duena. Espainia osoko festibalik onena.
Ondoren METALWAY FESTIVAL iritsi zen, Gernikako kale eta zelaiak milaka heavyz gainezka betetzen zituena, mundu osoko Metal banda onenetariko batzuk ekarriaz. Arrakasta totala. Bere 2 urtetako momenturik onenak, Accept eta WASPen kontzertuak, eta Manowareko Joey Demaiok bere emanaldian eginiko adierazpenak: “Gernika, Manowar-en moduan, leku epikoa da: faxismoaren aurkako borroka sinbolizatzen du”.
Azkenik, 2006ak BILBAO LIVE FESTIVAL ekarri digu. Kobetamendiko paradisuan, datozen urteetako oinarria ereinik dago jada. Orokorrean, hiru egunetako kartela ikusiaz, irregularra izan dela izan daiteke, talde askoren kalitate eskasagatik. Baina ezin laudorioak alde batetara utzi, The Cult, Blue Öyster Cult, Fun Lovin’ Criminals eta Guns’N’Rosesetaz gozatzeko parada izan eta gero.
Ezin ahaztu ere gure festibalak: Sagarrondotik, Hatortxu Rock, Topaguneak, EH Zuzenean...e.a. Gipuzkoa eta Bizkaia dira lidergoa daramaten herrialdeak, Nafarroaren eskaintza mespretxatu gabe. Donostia, garai batean atzerriko gira asko eta askoren parada izatetik, bigarren maila batera pasa da Bilboren mesedetan. Konpetentzia itzela daukagu Bilbon, hilabete bakoitzean dozenaka eta dozenaka kontzerturekin, asteburua ostegunetan hasten bait da Kafe Antzokiarekin. Bilborrock, Santana 27, Rock Star, Azkena, Zezen Plaza, La Casilla...eta Bilbao Live Festival. Hori gutxi balitz, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerek Anoetako Belodromoari egiten dion konpetentziak Donostia oso leku txarrean uzten du. BECek ez ditu orain arte show gehiegi eskeini, baina Belodromoa barregarri geratzen ari da El Canto Del Loco, La Oreja De Van Gogh bezalako “eskaintzekin”. Garai batean Iggy Pop, The Clash, Bob Dylan, Metallica, Black Sabbath etortzen ziren. Aurten berriz, kaka besterik ez. Ea Donostiako Illunbeko mafiosoak berriz ere rockarekin animatzen diren, duela gutxi gertatzen zen bezala (Rock Star, Irish, Zibbibo). Belodromoa martxan jarri behar da, areto berrientzat subentzioak, eta Ilunbe zezen plaza aprobetxatu (2006an ez da emanaldi bakar bat ere egon). Eskerrak Bergara aldean Jam Aretoa daukagun.
Baina orokorrean, garai bikainak dira zuzeneko emanaldiei dagokionez. Amerikar talde gehienen birak gure hirietatik pasatzen dira, Europarrak are gehiago, kasu batzuetan Barcelona –Madrid bakarrik egiten badute ere.
Jarraian, nik amaitu berri den urte hontan ikusitako showrik hoberenak azalduko ditut, hiru ataletan: Batetik, talde eta artista internazionalak; bestetik, talde euskaldunak; eta azkenik, Espainiar Estatu osokoak (euskaldunak ezik beste guztiak sartu ditut).
KONTZERTURIK ONENAK
1.- Redd Kross Azkena Rock Festival
2.- Blue Öyster Cult Bilbao Live Festival
3.- Mother Superior Santana 27 (Bilbo)
4.- Nashville Pussy Kafe Antzokia (Bilbo)
5.- Buckcherry Azkena Rock Festival
6.- The Cult Bilbao Live Festival
7.- Supagroup Apolo (Barcelona)
8.- Turbonegro La Botica Vieja (Bilbo)
9.- Wolfmother Azkena Rock Festival
10.-Fun Lovin’Criminals Bilbao Live Festival
Ezin alde batera utzi Azkena Rocken Marahk emandako erakustaldia, ez eta Jam Aretoan WASPena ere (Hain motza izan ez balitz, kasik urteko kontzertua izango zena). Federation X, bai Santanan eta Donostiako Gasteszenan ere, eskaintza oso interesgarriarekin (Gasteszenan Hugo RACE izan zen kartel buru, gozada bat).
Klasikoetan klasikoenen artean, MC5ek Santanan emandakoa, edo New York Dollsak Azkenan erakutsitakoa. Grungeak ere izan du bere txokoa Euskal Herrian: Pearl Jam Azkena Rocken izan zen, errekuperatu direla erakutsiaz, eta Santanan Alice In Chainsen itzulera: Batzuentzat hildako Layne Staley ordezkatzea sakrilegioa bada ere, ordezkoa nahiko ondo moldatu zen, gau nostalgiko hartan. Beste itzulera bitxi bat Guns’N’Rosesena izan da: LAko 80etako makarra haietatik soilik Axl Rosek jarraitzen du, eta zaleen artean denetik dago, mirespenetik gorrotoraino. Ni erdi bide batean nago: Tristea da Slash, Izzy eta Duff ez egotea, baina zer esango dut ba, nik asko gozatu nuen Bilbao Live Festivalen ikusterakoan (nostalgiagatik, agian). Eta Axl uste baino hobeto dago fisikoki, jarrera aldetik ere ondo Bilbon (Madrilen oso eskax egon bazen ere). Gainera Izzy berbera irten zen amaiera aldean, kanta mordoxka bat interpretatuaz bere bizitzako bandarekin (konparaziorik ere ez G´N´Rko gaur egungo kitarristekin).
Heavy Metalak poztasun batzuk eman zizkigun, Megadeth, Blind Guardian eta Kreatoren eskutik (hirurak Metalway Festibalen). Jam Aretoan, Doro (bere karisma eta ahotsaz), Sonata Arctica (Dororen telonero gisa) eta Brujeriako pintxe pendejoak melenak mugiarazi zizkiguten, WASPek bezala. UFOrena ez zen oso ona izan, abeslariaren egoeragatik. Barcelonako Bikini aretoan Michael Schencker Group (M.S.G.)ekin 70-80 garai Hard Rockeroetara bidaiatu genuen.
Eskandinabiarrei dagokionez, Bilboko La Botica Viejan (Aste Nagusian) Turbonegro beste behin ere plazer osoz ikusteaz gain, Barcelonako Apolon Backyard Babies, eta Metalwayen Stratovariusen Power Metala.
Azkena Rock Festibala, beste behin ere rocka ulertzeko estilo propioarekin, beti aurrera doa. Redd Kross kultuko taldea urte osoko gailurra izan zen. Kalitatea, instrumentuak jotzen gozatzea, melodia politak eta inspirazioa, “Easy listening”a eta Hard Rocka, biek batera naturaltasun osoz. Buckcherryrena urteko beste gailurretako bat izan zen. Inoiz Espainian egon gabeak, Gasteizen izan genituen, Azkena Rocki esker. Josh Toddek Hard Rockero amerikarren harrotasuna, jarrera zuen, itxura ahaztu gabe, tatuaiak eta piercingak. Estilo handiko emanaldia, beraien idoloen parekoa (Motley Crue e.a.). Wolfmother australiar “promesak”, jada hori baino gehiago dira: lehen disko bikain hori ederki defenditu zuen australiar “retro” taldeak, 70.hamarkadaren miresleak (Black Sabbath, Jethro Tull, Led Zeppelin...).
Bilbao Liven, Blue Öyster Cultena beti gogoratzen diren horietakoa izan genuen: Zaharrak dira, baina horixe da haien bazarik onena; Uztaileko arratsalde kiskalgarri hartan, arratsaldeko 6retan, lotan egon zitekeen edonor altxatu zuten. Lezio ederra gazte belaunaldientzat: Riff legendarioak eta jarrera agresibo kutsakorra, 70etara bueltatu gintuzten. The Cult ikustea ezinezkoa zela uste nuenean, horratx, berriz elkartu eta gainera Kobetamendira etorri ziren. Ian Astbury eta Billy Duffy bueltan dira, ikustekoa haien fanatikoen pasioa eta orohar rockzaleon gozamena. Ondoko karpan zegoen “musika” elektronikoak tarte batzuetan ez zigun musika ondo entzuten uzten. Ian Astburyk komentario bat baino gehiago egin zituen “kaka” horren aurka. Fun Lovin’Criminalsek Funk-Gangsta-Rock elegantea landu zuten Kobetamendin.
Mother Superior blues-hard rock, 60etako power trio haien antzera (Cream, Jimi Hendrix) baina rock oso gogorrarekin, Nashville Pussy, USAn bakarrik sortu zitekeen talde makarretan makarrena, eta Supagroupena, ahaztezinak eta urteko onenak baita ere. Supagroup hiru aldiz ikusteko aukera izan nuen, bi BCN (Razzmatazz 3 eta Apolo), eta hirugarrena Azkena Rocken, eta guztiak onak izanda ere, onena bigarrena izan zen, Barcelonako Apolon (Backyard Babiesekin). Alaskatik New Orleansera joandako indiar ileluze hauekin irribarre eta oihu egin genuen, AC/DC ren tradizio onenean.
Eta bizirik dauden leiendetatik, Ike Turner Getxoko Blues Festibalean, Art Garfunkel Iruñeako Baluarten, Bill Wyman (ex-Rolling Stones) Donostiako Jazzaldian, eta urteko gertaerarik deigarrienean, Bob Dylan Donostiako Zurriolako hondartzan (83.000 pertsona). Bill Wymanena ezik (egoera fisiko txarrean), besteak oso gozagarriak, Ike Turnerren kitarraren magia eta Art Garfunkel aingeru ahotsaz (bere 11urteko semearekin atera zen kanta batzuetan). Bob Dylanen gaur egungo aktuazioak badakigu nolakoak diren: kantak bere erara moldatzen ditu, kalitate oso ona eskainiz, baina asotan kantak errekonozitzea oso zaila da, oso aldatuak bait daude. Barcelonako Palau Sant Jordin The Eaglesak 3 orduz alaitu gintuzten.
Eta dezepzioei dagokionez, Within Temptationen pop gotiko inofentsiboa, Helloween, UFO eta Deftones.
EUSKAL TALDEAK
1.- Niko Etxart eta Hapa-Hapa Bonberenea (Tolosa)
2.- Barricada –akustikoa- Antzoki Zaharra (Donostia)
3.- Su Ta Gar Piku Rock (Irurtzun)
4.- Lendakaris Muertos Gaztetxea (Ibarra)
5.- Señor No Santana 27 (Bilbo)
6.- Benito Lertxundi Kiroldegia (Hernani)
7.- Eperra emanaldia Antiguoko jaiak (Donostia), Koldo Mitxelana (Donostia)
8.- Doctor Deseo Kafe Antzokia (Bilbo)
9.- Arima Beltza Plateruena Antzokia (Durango)
10.- Potemkin Pilotalkua (Amoroto)
Beste kontzertu aipagarri batzu: Nuevo Catecismo Católico, Gatibu, S.A., Kuraia, Anje Duhalde, Stupenda Jones, Ruper Ordorika, Anari, Pil-Pil taldea, UEK.
Angeles del Infierno (Metalway Fest.), Mikel Laboa (Bob Dylanekin), Pikutara, Etsaiak, Mikel Markez (Pako Aristirekin).
ESTATU ESPAINIARRA
1.- Skunk D.F. Totem Aretoa (Atarrabia)
2.- Uzzhuaïa Azkena Rock Festival
3.- Lluís Llach Auditorio (Barañain) eta Bastero (Andoain)
4.- Sex Museum Sala Bocaboca (Iruñea)
5.- Loquillo y Trogloditas Pasealekua (Gernika) Jaixek
6.- Mamá Ladilla Benta (Hondarribia) Jaiak
7.- Barón Rojo Metalway Festival
8.- Medina Azahara Kafe Antzokia (Bilbo)
9.- Ñu Totem Aretoa (Atarrabia)
10.-Burning Totem Aretoa (Atarrabia)
+ Saratoga (BCN.Razzmatazz2 eta Bilbo.Kafe Antzokixe), Joan Manuel Serrat (Kursaal, Donostia).
80.hamarkadako bi protagonista: Los Rebeldes (Gaztelu Plaza, Iruñea) eta Germán Coppini (Artium, Gasteiz).
Honarte 2006 honetako errepasoa. Hurrengo batean euskal talde eta espainiarrenak komentatuko ditut.
Bidali itzazue zuen iritziak, eta zuentzat urteko kontzertuak izan direnak!! Gora euskal rock and rolla eta NIKO ETXART!! “Aspaldian ez nüla gogo hünez kantatü/ kantatzea hitz okerra, nahiago dut oihuzkatü”!!!!
URKO ANSA.
Iruzkinak
Mr.T 2007-01-06 12:15 #1
<p> Urteko kontzerturik onena, Turbonegrorena Bilboko jaietan dudarik gabe. Ah eta Megadeth eta WASP.</p>
<p> Hori bai Guns'N'Rosesena patetikoa izan zen. Eta euskaldunetatik onenak, Neubat,Lendakaris Muertos eta Sexty Sexers. Gora rock, punk & roll.</p>
Martin McFly 2007-01-09 21:13 #2
<p> Urteko onena, Iggy & The Stoogesena, txo! Public Enemy eta Nashville Pussy ere putoamoak!</p>
<p> Saviarena ere krixtona (Alberto Madrid, goian bego, Totemeko kontzertua eta handik 6 egunera hil zen). Eta Potemkin, Sexty Sexers eta Obligaciones gure talderik onenak. </p>
Utzi iruzkina: