2019ko EUSKAL KANTARIK ONENAK

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2020-01-20 19:39
2

fucktotum 1579553142866

1- Sharon Stoner “Otso”

2- Murgi “Me too”

3- Kaskezur “Buztinezkoa”

4- Skakeitan “Apatia”

5- Sua “1021”

6- Willis Drummond “Lehentasuna”

7- Olatz Zugasti “Sorginkerian galdu”

8- Jabier Muguruza “Krokodil”

9- Zea Mays “Kea”

10-Urtz “Aurpegi hori”

11-MICE “Errekastoa”

12-Zazkel “Estatu kolpea”

 

Hau da www.badok.info webgunerako egin dudan zerrenda. Ez da batere erraza izan, pena handiz kanpoan utzi behar izan baititut hainbat kantu zoragarri. Adibide gutxi batzuk jartzearren: Leok'k-ren "Alferrik baita", Mixuren omenaldi diskoko pare bat, Ezpalaken beste bizpahiru, Iker Martínez, Mocker'sen hiruzpalau, Joseba Tapia, Serge... eta ondo entzuteko denborarik eduki ez ditudan artistak: Ibon RG, Hibai, Natali, Moxal, Xabi Solano, Sega Sound Killers...

Zerrenda hauek anekdotikoak baino zer edo zer gehiago diren arren, kritikariok kantak aukeratzen ditugunean beste edozein entzuleren arazo berdinak izan ditzakegu. Gero damutu egin gaitezke hau edo beste sartu ez izanaz, eta gainera, hainbeste disko argitaratzen direnez, guztiak entzun gabe egiten ditugu zerrendak.

Dena den, hemen sartu ditudan hamabiak aukeratzeko jo ta fuego ibili naizela zin egiten dizuet, baina batez ere, hemen sartutako dozena bat kanta hauek zinez barren barrenean sentitzen ditudala. Ez dut estiloari begiratzeko ere denborarik izan: soilik urtea amaitu denean eta atzera begiratzean, hainbat entzunaldi egin eta gero bihotzetik atera zaidan zerrenda izan da. Ez zaie behar baino garrantzi gehiagorik eman behar lista mota hauei, ados. Dena den, hamabi kantuok entzunda 2019. urteko euskal kantu onenen ordezkaritza honekin oso harro nago. Baita gure artista guztiekin ere.

Laster diskorik onenen zerrenda igoko dut.

 

 


Utzi iruzkina: