Euskara Erkide Batua

Mintzakide: Euskara ikasteko bloga

Ondoko esaldi hau EEBn ematea oso da erraza: Nik emon deiodan uretatik edan dagiana ez da inoiz ere egarrituko. Berdin-berdina. Leizarragak (in Jn 04:14) honela esaten du: norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan Noka (eztun) kenduta eta lapurtera batuan emanik: nork ere edanen baitu nik emanen deraukodan ure(ta)tik, ez da egarrituren sekulan Hasierako esaldia zein baitzegoen mendebaldeko euskaran idatzirik beste modu honetara eman zitekeen: Nik emongo deutsodan uretatik edango dauana ez da inoiz ere egarrituko. Leizarragak indikativoko orainaldi fut...


IEZAZKI

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-07 12:28

NOR-NORI-NORK saileko *EZAN aditzean IEZAZKI erabiltzen da IEZAren plural gisa: liburu bat ekar diezaioke liburu batzuk ekar diezazkioke Kasu konkretu honetan arazoa ez da oso handia, baina askok *diezaizkioke adizki okerra (Euiskaltzaindiak ez onartua) erabiltzen dute. Arazoa lazten eta laztenago da ZENIEZAZKIGUKETEN bezalakoekin. ZKI pluralgilea ondikativoan erabiltzen denez liburu bat ekarri dio liburu batzuk ekarri dizkio EZAN aditzari ere ZKI hori aplikatu zaio robotikoki. Sorturiko formak artifizialak dira oso' eta behin ere erabili gabeko adizki mordoa eskaintzen digute irakasle...


Aurreko mezuan OPTATIVOKO ONDORIOAn honako adizkiak ikusi ditugu: nintzateke > nintzate hintzateke > hintzate // zinateke > zinate litzateke > lizate ginateke > ginate zinatekete > zinatete lirateke > lirate Hauekin batera badauzkagu ondoko adizki laburrak ere: nintzake hintzake // zinake litzake ginake zinakete lirake Problema larrienak ZINATEKETE adizkiak sortarazten ditu. Batetik luzeegia da eta bestetik pedantekeriazko kutsua erantsi diote irakasleek berek. Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntzako ikasle batek bere ikaskideei normaltasunez mintzo zaielarik ZINA...


IZAN aditzean Euskara Batuan onartzen direnez gain Euskara Erkide Batuan valiokide diren forma laburragoak ere erabiltzen dira. Hona hemen haietariko batzuk: ORAINALDI PROBABLEA: naizateke > naizate haizateke > haizate // zarateke > zarate dateke > date garateke > garate zaratekete > zaratete dirateke > dirate IRAGANALDI PROBABLEA: nintzatekeen > nintzaten hintzatekeen > hintzaten // zinatekeen > zinaten zatekeen > zaten ginatekeen > ginaten zinateketen > zinateten ziratekeen > ziraten OPTATIVOKO ONDORIOA: nintzateke > nintzate hintzateke > hi...


Proba

6
No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-06 22:33

Adiskideok, Blog honek ez dit permititzen erantzuten. Errore mezu bat heltzen zait erantzuten saiatzen naizenero. Saia zaitezte mezu honi erantzuten eta errore hori jaso badezazue jakinarazi iezadazue josulavin@hotmail.com Anitz esker Josu Lavin Berriro probatu dut orain eta mezu' errorezko berbera. Hona hemen nire erantzuna, Gilen. Kaixo Gilen, Eta INVASIO hitza nola ahoskatu behar genuke? /imvasio/? /imbasio/? /invasio/? Neuk /in-va-si-o/ ahoskatzen dut. Eta IMMIGRANTEren kasuan? /imigrante/ /inmigrante/ /immigrante/ (neure modura) ? Adeitsuki Josu Lavin


Aurreko mezuko adizkietan: ikusten naiz = ikusia naiz ikusi naiz = ikusia izan naiz ikusiko naiz = ikusia izango naiz agertzen den NAIZ forma neutroaren ordez TOKA, NOKA, ZUKA edo XUKAko forma' hari dagokiona erabil dezakegu. Ikus dezagun ZUKAn nola geratzen diren: ikusten nauzu = ikusia nauzu ikusi nauzu = ikusia izan nauzu ikusiko nauzu = ikusia izango nauzu Formak hauek ambiguoak dira. Adiera pasivoa daukate ZUKA ari bagara, eta adiera aktivoa baldin subjektua ZUK bada. Berdintza horiek kolokan jartzen dira, zeren IKUSTEN NAUZU presente imperfektua baita eta IKUSIA NAUZU presente pl...


AHOTS AKTIVOAn badakigu esaten, adibidez: ikusten dut ikusi dut ikusiko dut Hiru adibide hauetan ni naiz ikuslea, baina ni baldin banaiz ikusia bi posibilitate ditugu AHOTS PASIVOAn: ikusten naiz = ikusia naiz ikusi naiz = ikusia izan naiz ikusiko naiz = ikusia izango naiz Berdintza hauetarik lehena' manera klasikoa dugu eta bigarrena berriagoa. Dena dela, ez dira beti sinonimoak, zeren ikusten naiz ikusi naiz ikusiko naiz askotan AHOTS ERTAINA baita, non ni naizen ikuslea eta ikusia. Tipo honetakoak dira: garbitzen naiz, orrazten naiz, etc. Ahots pasivoan subjektua subjektu pazientea da: i...


               


Ivan de Tartas jaunaren bi liburuak berrirakurtzen egona naiz oporraldi hauetan. Nola litzateke Euskaltzaindiaren EBn Arima penitentaren occupatione devotak? Agian: Arima penitentearen okupazio debotak? Eta Onsa Hilceco Bidia? Apika: Ontsa hiltzeko bidea? Lehenengo kasuan esango ligukete, bai baina... bla bla bla... esanez ezen penitente, okupazio eta debot hitzen ordez beste "jatorrago" batzuk erabili litezkeela eta bla bla bla. Euskara Erkide Batuan honela litzateke: 1) Idazleak idatzi bezala bezala Onsa hilceco bidia Arima penitentaren occupatione devotak 2) Egokitze ortografik...


Kaienko

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-03 10:41

KAIENKO izenarekin ezagutzen dituzte nire ikasleek deklinabide-atzizki edota kasu-marken segida: k i en ko n ra rantz raino tik gan gana ganantz ganaino gandik z ekin gatik tzat ik Hau da: ka i en ko / ene ra rantz raino tik / gan gana ganantz ganaino gandik / zeta ekin / gatik tzat eta ik Buruz ikasterakoan aurreko ra rantz raino r bigunaz ahoskatu behar dira. Gaztelaniazko preposizioak buruz ikasten diren bezala euskarazko postposiziook ere berdin ikasi ahal dira. Kaienko honetan ez dira agertzen guztiak. DANIK, DAINO, GAZ, RAT, BAITAN eta beste batzuk ere sartu litezk...