IEZAZKI

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-07 12:28

NOR-NORI-NORK saileko *EZAN aditzean IEZAZKI erabiltzen da IEZAren plural gisa:

liburu bat ekar diezaioke

liburu batzuk ekar diezazkioke

Kasu konkretu honetan arazoa ez da oso handia, baina askok *diezaizkioke adizki okerra (Euiskaltzaindiak ez onartua) erabiltzen dute. Arazoa lazten eta laztenago da ZENIEZAZKIGUKETEN bezalakoekin.

ZKI pluralgilea ondikativoan erabiltzen denez

liburu bat ekarri dio

liburu batzuk ekarri dizkio

EZAN aditzari ere ZKI hori aplikatu zaio robotikoki.

Sorturiko formak artifizialak dira oso' eta behin ere erabili gabeko adizki mordoa eskaintzen digute irakasleoi gure ikasleak entreteni ditzagun adizki fantasmaz beteriko paradigmekin.

Euskara Erkide Batuan forma laburragoak (eta realak) erabiltzen ditugu zeinetan plurala historikoki izan den bezala egiten baita.

liburu bat ekar diezaioke

liburu batzuk ekar dietzaioke

IEZAren plurala IETZA da IEZAZKIren kaltetan.

Modu honetan ahoskagarriak diren formak lortzen ditugu, hau da erabilgarritasuna errazagotzen dutenak.

Klasikoen obretan oraino forma laburragoak agertzen zaizkigu. Adibidez DIETZODAN forma laburra' DIETZAIODAN formari dagokiona, zeina Euskaltzaindiaren arauera DIEZAZKIODAN baita.

IEZAZKI >> IETZA

IEZAIO > IEZO

IEZAIE > IEZE

IEZAZKIO > IETZO

IEZAZKIE > IETZE

Iruditzen zait ezen asko eta asko GENIETZOKE labur ahoskagarriaren kontra daudela, zeren nahiago baitute GENIEZAZKIOKE luze ahoskaezina eta inork ere erabiltzen ez duena, salvu eta aditz-quadroetan.

Euskara Batuan hitanoan ere agertzen zaigu adizki hori:

geniezazkioke
geniezazkiokek
geniezazkioken

zeinak Euskara Erkide Batuan ere onartzen ditugunarren paraleloki forma laburragoak ere baditugu:

genietzaioke = genietzoke

genietzaiokek = genietzokek

genietzaioken = genietzoken

Euskaltzaindiaren Euskara Batua bete-betean onartzen dugu Euskara Erkide Batuaren forma berezitzat.


Utzi iruzkina: