OHARTZAPENA: Blog berria sorthu dugu non EVSCARA CLASSICOA studiaturen baitugu: http://www.blogak.com/euscara Anhitz esquer IOSV LAVIN Adisquide maiteac, Leku huntan: http://leizarraga.wikispaces.com/space/filelist Axularrec erabilirico hitzen bildumá (guerohitzac) aurkezten derauçuet. Hunequin batera bercelaco lan batzu cein han berean ikusten ahal baitira: -Krutwigen lexicoa leiçarragatiar graphiaz -Testamentu Berria (in Word) -Inverso (Atzecoz aurreraco hizteguia) Ivan d'Etcheverry
Ondoco leku huntan: http://leizarraga.wikispaces.com/space/filelist eta Word formatoan Leiçarragac Testamentu Berrian erabilirico hitz guztien cerrenda (17.900) causitzen ahal duçue. Documentua hitzac.doc da. Indicaturik dathor hitz bakoitza zenbat aldiz agertzen den. Behin bakarrik vsaturico hitzac 9282 dira. Lan haur Pierre Morin adisquide canadieseac eguin draut. Adeitsuqui Ivan d'Etcheverry
Euskara Erkide Batua (EEB) finkaturik dugu Gilen Mejuto eta Josu Lavin jaunok. Gilen Mejuto Leizarragaren obrak EEBra egokitzen dihardu: http://leizarraga.blogspot.com EEBrekin bat natorrenarren hemendik aitzina euscara classicoan idazteko gogoa berpiztu zait. Ortografia' geure autore klasikoena izanen da tradizioari zor zaion errespetua atxiki nahi dudalakotz. Ivan d'Etcheverry ezizenaz idatziko dut gehienetan. Josu Lavin
Adisquide preciatuac, Ioannes Leiçarragaren TESTAMENTV BERRIA editatu dut blog batean: http://leicarraga.blogspot.com Haguitz elegant gueratu çaitala iruditzen çait. Adeitsuqui Ivan d'Etcheverry
Ondoko lekuan: http://leizarraga.wikispaces.com/johannes beheko textua entzun dezakezue nire ahotsean. Proba bat besterik ez da. Hona hemen Leizarragaren textu hori: 1 HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta Iainco cen Hitza. 2 Hitz haur cen hatsean Iaincoa baithan. 3 Gauça guciac Hitz harçaz eguin içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic. 4 Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia: 5 Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu. 6 Içan da guiçon-bat Iaincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic. 7 Haur ethor cedin t...
Hona hemen orain arteko mezuen zerrenda eta haiei dagozkien estekak. Interlingua/Romanica projektuaren aldeko lan batzuk egin behar ditudalakotz okupaturik izango naiz, baina pozarren erantzungo dizuet, baldin eta beheko mezuei egindako komentario, iritzi, galdera, e.a. helaraz bazenietzadate. Adeitsuki Josu Lavin Urtarrila, 2007 Lexiko internazionala 2007/01/19 19:29:03.015 GMT+1 Galdegaia 2007/01/18 21:24:10.214 GMT+1 IL & IN 2007/01/15 22:40:07.959 GMT+1 Zaramaztet 2007/01/15 18:47:11.179 GMT+1 Traidoreak saldu naio etsaiari 2007/01/14 23:54:26.179 GMT+1 Zerauzkiotet 2007/01/1...
Klik egin badezazu HEMEN Romanicaren (Erdara Erkide Batuaren) hiztegirik handienera helduko zara. Piet Cleij hizkuntzalariak prestatu du interlingua-nederlandesa hiztegi hau zein neuk interneten editatu baitut. Sarrera eta adibide guztiak ulergarriak dira euskaldunontzat, nahiz irteera hizkuntza den holandesetik tutik ere ez ulertu. Orain arte egin den LEXIKO INTERNAZIONALAren bildumarik handiena da. Romanicak edo bere versio gramatikalki simplifikatua den Interlinguak lexiko internazional hutsa erabiltzen du, zein kasik % 100ean euskaran ere onartu behar bailitzateke behar liren adapt...
Galdegaia asmazio perbertso bat besterik ez da.
Euskara Batuan OILOA hitza bi modutara ahoska daiteke: OILOA eta OILLOA Berdin esan genezake OINA hitzari buruz: OINA eta OINNA [OIÑA] Euskara Erkide Batuan ere bi ahoskera horiek onartzeaz gain bi idazkerak ere onartzen dira, baina bustidura adierazten denean idatzizkoan esannahia ez da bat eta bera: OILOA: la gallina OILLOA: la gallinita OINA: el pie OINNA [=OIÑA]: el piececito Gaztelako erdalkian (dialekto romanikoan) ezarri ditugun itzulpenak ulertzen dituzuenok oso ongi hauteman ahal duzue zer nolako diferentzia dagoen, ezta? Ikusi bezala: N >> NN [=Ñ] L >> LL I baten ...
Nik zuek... zaramaztet / zakarztet / zarabilztet Hark zuek... zaramazte / zakarzte / zarabilzte Guk zuek... zaramaztegu / zakarztegu / zarabilztegu Haiek zuek... zaramazte(te) / zakarzte(te) /zarabilzte(te) Euskaltzaindiak erabakitako goiko adizkietan ZTE aurkitzen dugu, noiz eta TZATE espero baikenuen. Beraz, beheko forma hauek okerrak dira Euskara Batuan: zaramatzatet, zakartzatet, zarabiltzatet zaramatzate, zakartzate, zarabiltzate zaramatzategu, zakartzategu, zarabiltzategu zaramatzatete, zakartzatete, zarabiltzatete Bon, zaramatzate, zakartzate, zarabiltzate zuzenak dira HAIEK ZU denea...