Zaramaztet
Nik zuek...
zaramaztet / zakarztet / zarabilztet
Hark zuek...
zaramazte / zakarzte / zarabilzte
Guk zuek...
zaramaztegu / zakarztegu / zarabilztegu
Haiek zuek...
zaramazte(te) / zakarzte(te) /zarabilzte(te)
Euskaltzaindiak erabakitako goiko adizkietan ZTE aurkitzen dugu, noiz eta TZATE espero baikenuen. Beraz, beheko forma hauek okerrak dira Euskara Batuan:
zaramatzatet, zakartzatet, zarabiltzatet
zaramatzate, zakartzate, zarabiltzate
zaramatzategu, zakartzategu, zarabiltzategu
zaramatzatete, zakartzatete, zarabiltzatete
Bon,
zaramatzate, zakartzate, zarabiltzate
zuzenak dira HAIEK ZU denean, baina okerrak HARK ZUEK denean.
Ekialdeko euskaran ZTE artizki hori daramatenak eta TZATE daramatenak ez dira berdinak, zeren ZTE horren valiokidea ZKIE baita. Adibidez:
derauztegu = dizkiegu
zaizte = zaizkie
Ekialdeko euskaran ZTE dun horiek, adibidez:
zaramaztegu / zakarztegu / zarabilztegu
ez dira NOR-NORK (guk zuek) sailekoak, NOR-NORI-NORK sailekoak baino (guk zu haiei). Guk zuek haiei adierazteko hauek erabiltzeko dira Ekialdeko euskaran:
zaramaztetegu / zakarztetegu / zarabilztetegu
NOR-NORI-NORK sailean NOR lehenengo ala bigarren persona denean erraz osa litezke paradigma osoak ez bakarrik aditz laguntzailean, baizik eta trinkoetan ere.
NARAMAKIOTE (haiek ni hari)
= naramate + hari
= eramaten naiote
GARAMAZKIZUE (hark gu zuei)
= garamatza + zuei
= eramaten gaitizue/*gaizkizue
ZAKARZKIEGU (guk zu haiei)
= zaramatzagu + haiei
= ekartzen zaitiegu/*zaizkiegu
ZAKARZKIETEGU (guk zuek haiei)
= zakarztegu/*zakartzategu + haiei
= ekartzen zaitietegu/*zaizkietegu
ZARABILZKIGU (hark zu guri)
= zarabiltza + guri
= erabiltzen zaitigu/*zaizkigu
Azkenengo ZAIZKIGU hau ZARAUZKIGU (=zaitu + guri) da Ekialdeko euskaran. Agian NOR-NORI saileko formarekin nahas daitekeelako hautatu dute Euskaltzaindian ZAITIGU (=zaitu + guri) moduko forma irregular asmatuak NOR-NORI-NORK sailean, ezta?
Erabiltzaileek dute hitza eta erabakia
Iruzkinak
Utzi iruzkina: