Euskara Erkide Batua

Mintzakide: Euskara ikasteko bloga

NADIN eta BAINADI ikusiak ditugu. -(E)N eta BAIT- menderagailuek ez digute erraz ikusten uzten barnean doan adizkia: NADI, zeina beste menderagailu batzuekin ere agertu ohi baita: NADILA, BANADI eta baita KE partikularekin ere: NAITEKE *EDIN aditzaren SUBJUNKTIVOko ORAINALDIAaren aurrean gaude: nadi zaitez dadi gaitez zaitezte daitez zeina memorizatu ondoren SUBJUNKTIVOko IRAGANALDIA bilakatzen baita: nendin zintezen zedin gintezen zintezten zitezen zeinetan ikusi ahal baitugu OPTATIVO POSIBLEArekiko relazio formala: nendi, zintez, ledi, gintez, zintezte, litez OPTATIVO POSIBLEA k...


üthürri

8
No profile photo Euskara Erkide Batua | 2006-12-28 19:50

Aurreko mezuan ePerra hitza agertzen zitzaigun izenburuan. Trebeki eta egokiro jokatu dute EPHERRA ez idaztekotz /epherra/ ahoskatzen dena Zuberoan. Euskara Erkide Batuan eperra idazten da, baina Euskaltzaindiak erabaki bezala /eperra/ nahiz /epherra/ ahoskatu ahal dugu, biak baitira ebakera zuzenak. ITURRI hitzaz ber gauza esan behar dugu /iturri/ nahiz /ithurri/ ahoskatu ahal baitugu egokiro Euskaltzaindiaren arauera. ÜTHÜRRI zuberotar hitza ïtürri idatz daiteke Euskara Erkide Batuan, baldin eta horrela ahoska dadin nahi badu norbaitek. Oguzkera edo ebakera aldetik ï eta ü berdin-berdin a...


ePerra

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2006-12-28 19:18

Dominika eta Niko Etxart & Robert Larrandaburu kantari zuberotarren ePerra izeneko diskoan lehenbiziko kantuan entzun ahal dugu: Norat nahi joan nadin ene bihotza zurekin Esaldi edderra, zinez! Euskara Erkide Batuan agian marratxo bat (-) tartekatuko genuke: Norat-nahi joan nadin ene bihotza zurekin NORAT-NAHI horren ordez NORANAHI forma ere erabili ahal dugu: Noranahi joan nadin ene bihotza zurekin Leku-adverbio honen sinonimoa NORAT ERE edota NORA ERE daukagu: Norat ere joan nadin ene bihotza zurekin Nora ere joan nadin ene bihotza zurekin Azkenik, NADIN (nadi + -(e)n) subju...


Euskaltzaindiak erabakia du ezen: Hau jakin (izan) banu, etorriko nintzatekeen; berehala esango niokeen, etab. nahiz Hau jakin (izan) banu, etorriko nintzen; berehala esango nion, etab. biak, ontzat ematen direla. Euskara Erkide Batuan, hau da, Euskaran: Hau jakin banu (baina ez dut jakin) eta Hau jakin izan banu (baina ez dut jakin izan) ez dira berdinak. Bestalde, etorriko nintzatekeen; berehala esango niokeen, etab. eta etorriko nintzen; berehala esango nion, etab. erabilera zainduan ez dira ondokoen sinonimo: etorri nintzateke; berehala esan nioke, etab. Zorigaitzez Euskaltzaindiar...


Aditzoina

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2006-12-28 11:49

Hona hemen Euskaltzaindiaren erabakia zein baitagokio aditzoinen formari:    1. Normalean aditzoina eta partizipioa bereizten dira: ikas / ikasi, bil / bildu, sar / sartu.    2. Aditza beste kategoria batetik eratortzen denean eta jatorrizko oinarritik ezertan ere bereizten ez denean, -tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean: ur / urtu, gizon / gizondu, gorri / gorritu, hobe / hobetu. Kasu hauetan, hortaz, urtu, gizondu eta hobetu aditzoin gisa ere erabil daitezke.    3. Aditzoinen bukaera afrikatua denean, aditzoinak nahitaez atxiki behar du afrikatua:...


Subjunktivoaren bidez bezala, modu imperativoaren bidez ere gure nahiak eta desirak posible denaren mundutik reala den mundura erakartzen saiatzen gara. Litekeenetik, hau da, posibilitate hutsetik presenteko realitatera pasatzeko' subjunktivoaren beharra daukagu, zeren honek, aditz modu miragarri honek, permititzen baitigu etorkizunaren gainean obratzea eta aktuatzea etorkizun den hori orainaldi bilaka dadin. Nonbait ere, aldez aurretik imaginatu behar dugu zer den posible, eta gero subjunktivoaren bidez desiratu behar dugu posible den hori real bihurtu dadila. Adibidez:...


Aurreko mezu batean HITANO aipatua dugu, non Euskaltzaindiak finkatuak dituen HIKAKO MOLDEA: TOKA ETA NOKA agertzen baitziren. ZUKAKO eta XUKAKO MOLDEA finkatu gabe dauzka Euskaltzaindiak, baina Euskara Erkide Batuan oso erraz osatzekoak ditugu. da (forma neutroa) duk (toka) dun (noka) duzu (zuka) duxu (xuka) dabil (forma neutroa) zabilek = zebilek (toka, biak dira zuzenak) zabilen = zebilen (noka, biak dira zuzenak) zabilezu = zebilezu (zuka, biak dira zuzenak) zabilexu = zebilexu (xuka, biak dira zuzenak)   zegoen (forma neutroa) zegoan (toka) zegonan (noka) zegozun (zuka) zegox...


Aurreko kantan irakurri ahal dugu: Igo nazazu nire mendira aurki dezadan bidea askatu nadin zure loturaz behar dezadan airea ez nadin izan jainko lurtiarra bai ezinen bidaidea igo nazazu nire mendira zu ez baitzara nirea. Imperativo eta subjunktivoko aditzen bidez REALITATEA sortarazi nahi dugu, desiratzen dugun realitatea, alegia. Jon Maiaren hitzok Mikel Urdangarinen ahotsean transportatzen gaituzte DAITEKEENAren mundura, zeina ez baita balizko mundu irreal bat, baizik eta amets eta desira sortarazleen mundua. Jon Maiak imperativoa eta subjunktivoa erabili ditu IZAN DAITEKEENA...


Espilue

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2006-12-27 18:20

Mikel Urdangarinek ba dauka disko bat hagitz ederra zeinen izena ESPILUE baita. Euskara Erkide Batuan ESPILUE hitza ISPILUA idazten da, zeinen sinonimoa MIRAILA ere ba den. Disko honetako hirugarren kanta, hots, NON GERATZEN DEN DENBORA Jon Maiaren hitz bikain eta magikoz beteriko hauxe da: Gure baitango lurraldeetan non geratzen den denbora non ez dagoen arnas biderik non ez goazen inora non oihukatzen hurbiltzen garen erraldoiaren ondora igo nazazu nire mendira zure gailurretik gora. Egunez zu bizitzera arimak zenbatzera urrun nabigatzera elur gazietan.   Igo nazazu ...


-TZEN + EGON formularen bidez, indikativoan eta optativoan gertatzen den bezala, optativo posiblean ere denbora progresivoak edota kontinuoak lortu ahal ditugu: OPTATIVO POSIBLEKO BALDINTZA: KANTATZEN EGON BALEDI OPTATIVO POSIBLEKO ONDORIOA: KANTATZEN EGON LITEKE Ikusi ahal duzuenez elementu gutxiren bidez ñabardura anitz adierazi ahal dugu Euskara Erkide Batuan. EGON aditzaren ordez ARI IZAN eta ARITU ere erabili ahal ditugu: KANTATZEN ARI IZAN BALEDI KANTATZEN ARI IZAN LITEKE edo KANTATZEN ARI BALEDI KANTATZEN ARI LITEKE azken ARI hau ARITU aditzaren aditzoina da. Egon...