Posibilitatetik realitatera
Subjunktivoaren bidez bezala, modu imperativoaren bidez ere gure nahiak eta desirak posible denaren mundutik reala den mundura erakartzen saiatzen gara.
Litekeenetik, hau da, posibilitate hutsetik presenteko realitatera pasatzeko' subjunktivoaren beharra daukagu, zeren honek, aditz modu miragarri honek, permititzen baitigu etorkizunaren gainean obratzea eta aktuatzea etorkizun den hori orainaldi bilaka dadin.
Nonbait ere, aldez aurretik imaginatu behar dugu zer den posible, eta gero subjunktivoaren bidez desiratu behar dugu posible den hori real bihurtu dadila.
Adibidez:
LEHEN URRATSA: Euskara Erkide Batuak arrakasta eduki lezake (posibilitate hutsa)
BIGARREN URRATSA: Euskara Erkide Batuak arrakasta eduki dezake eta eduki dezan nahi dut
Bigarren urrats honetan etorkizunaren gainean ekimen batez eragiten ari naiz, aktuatzen ari naiz neure helburua eta xedea lortzeko gogo biziz.
Aldez aurretik beharrezkoa den EDUKI LEZAKE formaren ordez EDUKI DEZAKE ezartze soilarekin pasatzen ari naiz posibilitate hutsetik faktible edo egingarri denera: LITEKEenetik DAITEKEenera.
Subjunktivoak (dadi, daiteke, deza, dezake) faktible, egingarri edo eginkizun dena lortzeko tresna bikaina da, baldin eta lehenago eta aurretiaz' posible dena imaginatu badugu optativo posiblearen bidez (ledi, liteke, leza, lezake).
Magia?
Ez, ez dago holakorik. Hizkuntzak ez dira soilik komunikabide hutsak, baizik eta gure aitamen aitamek oparituriko pensatzeko tresnak, zeinak ez ditugun kamustera utzi behar, baina zorroztu, gaitu, doitu eta findu gure semealaben semealabei eskain dietzaieguntzat.
Oharra:
EDUKI DEZAKE = EDUKI DEZAN POSIBLEA DA
DEZAKE = DEZA + KE
DAITEKE = DADI + KE
KE partikulak, zuek dakizuenez, IZAN eta *EDIN aditzekin batzutan TEKE forma hartzen du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: