nadin & bainadi

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2006-12-28 21:51

NADIN eta BAINADI ikusiak ditugu.

-(E)N eta BAIT- menderagailuek ez digute erraz ikusten uzten barnean doan adizkia: NADI, zeina beste menderagailu batzuekin ere agertu ohi baita: NADILA, BANADI eta baita KE partikularekin ere: NAITEKE

*EDIN aditzaren SUBJUNKTIVOko ORAINALDIAaren aurrean gaude:

nadi

zaitez

dadi

gaitez

zaitezte

daitez

zeina memorizatu ondoren SUBJUNKTIVOko IRAGANALDIA bilakatzen baita:

nendin

zintezen

zedin

gintezen

zintezten

zitezen

zeinetan ikusi ahal baitugu OPTATIVO POSIBLEArekiko relazio formala:

nendi, zintez, ledi, gintez, zintezte, litez

OPTATIVO POSIBLEA kombinatu ahal da KE partikularekin:

ninteke, zintezke, liteke, gintezke, zintezkete, litezke

Gauza bera gertatzen da SUBJUNKTIVOAn:

ORAINALDIA + KE:

naiteke (nadi + ke)

zaitezke (zaitez + ke)

daiteke (dadi + ke)

gaitezke (gaitez + ke)

zaitezkete (zaitezte + ke)

daitezke (daitez + ke)

IRAGANALDIA + KE:

nintekeen (nendin + ke)

zintezkeen (zintezen + ke)

zitekeen (zedin + ke)

gintezkeen (gintezen + ke)

zintezketen (zintezten + ke)

zitezkeen (zitezen + ke)


Utzi iruzkina: