Euskara Erkide Batua

Mintzakide: Euskara ikasteko bloga

NAIO = NAU + hari Ekialdeko euskaraz NARAUKO, Mendebaldeko euskaraz NAUTSO, eta Erdialdeko euskaraz NAIO. DERAUKO/DERAUO, DEUTSO, DIO formak existitzen direnez gero, NARAUKO, NAUTSO formen parean NAIO asmatu beharra zegoen. Esan dezagun hemen, ez baitut uste beste inork esan duenik, ezen DIZKIZUT modukoak sortuak direla euskaran azkenengo mendeetan. Forma zaharrak DERAUZKIZUT eta DEUTSUDAZ dira. Geuk prestaturiko Ekialdeko aditz paradigmetan NARAUKO adizki neutroarekin batera hari dagozkion TOKA, NOKA, ZUKA eta XUKA formak ere establitu genituen (Krutwigek eta biok). NARAUKO Toka: NIARAUKOK...


Zerauzkiotet

4
No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-13 13:58

Ikusten ahal duzuenez HEMEN Euskaltzaindiak bere 78. arauean esaten du ezen: Besteok ere, paradigmak osorik betetzen ibili gabe eta eredu bezala, aipatu genituen. Edozeinek antzeman diezaiekeenez, NOR-NORI-NORK adizkiak dira, NOR hirugarren pertsona ez baizik besteren bat denekoak: Zuk ni hari eraman NAIOZU (< nauzu); NAIOKEZU etab. Zuk gu hari eraman GAITIOZU (< gaituzu); GAITIOKEZU etab. Zuk ni hari eraman  NINDIOZUN (< ninduzun); NINDIOKEZUN etab. Zuk gu hari eraman GINTIOZUN (< gintuzun); GINTIOKEZUN etab. Zuk ni hari eraman NIAZAIOZUN etorri naiz (< nazazun). Z...


Leku honetan Euskaltzaindiaren arauerako ADITZ LAGUNTZAILEA aurkituko duzu prestatu berri ditudan ohiko paradigma-quadroetan: IZAN, UKAN, EDIN eta EZAN Formak: Neutroa, Toka, Noka eta Zuka Zukako formak ez daude oraindik onarturik, baina Euskaltzaindiak gomendatu bezala osatu ditut ZUKAri dagozkion paradigmak. On degizuela! Josu Lavin


Liburua hartu deutsut esaldian objektua (liburua) objektu indirektutik (zugandik) subjektura (nigana) doa. Liburua eman derauzut esaldian, ordea, objektua (liburua) subjektutik (nigandik) objektu indirektura doa (zugana) Ez dakigu bereizketa hau inoiz egin den, eta beraz guretako DEUTSUT eta DERAUZUT sinonimoak dira DIZUT formarekin batera. EEBn forma neutroa ondokoa da: Liburua hartu/eman dizut DIZUT adizkiak bi balio ezberdin ditu: 1) DIZUT (nik zuri hura) 2) DIZUT (nik hura + zuka) DIZUT, DEUTSUT eta DERAUZUT adizkiak, hirurak, dira erabilgarri EEBn. DERAUZUT Zuberoan honela id...


Erka ditzagun ondoko esaldi bikoteok: LEHENA: Gurasoek guri liburu politak eros ziezazkiguketen =Zitekeena zen gurasoek guri liburu politak erostea BIGARRENA: Gurasoek guri liburu politak eros diezazkigukete =Daitekeena da gurasoek guri liburu politak erostea HIRUGARRENA; Gurasoek guri liburu politak eros liezazkigukete =Litekeena da gurasoek guri liburu politak erostea IRUZKINA: Subjunktivoko orainaldia + KE formaren ordez DAITEKEENA DA ... -TZEA erabili ahal da. Adibidez: Guk azterketa hori gaindi dezakegu =Daitekeena da guk azterketa hori gainditzea Subjunktivoko iraganaldia + KE formare...


Beha ezazue zein politak diren adizki hauek: ziezazkiguketenTOKA: ziezazkiguketeanNOKA: ziezazkiguketenan Bai, Euskaltzaindiak finkatuak ditu. Bai, ofizialak dira. Ofizialki adizki horiek ez dira balirakoak edota liratekeenak. Realitatea, ordea, bestelakoa da. Eta realitatea bestelakoa izateaz geu ez gara kontent. Ez digu graziarik egiten realitateak. Ofiziala den realitateak ez gaitu alegeratzen eta bozkarioz gainezka jartzen, zeren hain politak eta hain ofizialki sorturiko adizkiok: ziezazkiguketenTOKA: ziezazkiguketeanNOKA: ziezazkiguketenan zorigaitzaren zorigaitzaz sekulan ez dira...


zenbat kantatzen dugun/baitugu = kantatzen dugun guztia zenbat eta kantatzen dugun/baitugu = kantatzen dugun guztia hain zuzen ere zenbat ere kantatzen dugun/baitugu = kantatzen dugun guzti-guztia Beste adibide batzuk: Zenbat aldiz eskatu genion/baikenion, hainbat aldiz ukatu zigun = Eskatu genion bezainbat aldiz ukatu zigun Zenbatez sakona (den) lana, hainbatez zaila (da) irakurtzea Zenbat eta behartsuagoa diren/baitira, hainbat gaizkiago tratatzen dituzte Zenbatenaz gazteago den/baita, hainbatenaz lirainago agertuko da Zenbateraino maite gaituzten/baikaituzte, hainbateraino maite ditugu g...


nola kanta dezaten/baitezate = kanta dezaten moduan nola eta kanta dezaten/baitezate = kanta dezaten moduan berean nola ere kanta dezaten/baitezate = kanta dezaten modu guztietan Beste adibide batzuk: Nola egiten baituzu zuk, hala egiten dute besteek ere = Zuk egiten duzun bezala egiten dute besteek ere   Gazte haiei eman zien hainbat diru nola agindu baitzuen ugazabak = Ugazabak agindu zuen bezainbat diru eman zien gazte haiei Ez zara baserrian hain zoriontsu izango, nola orain hirian baitzara/zaren = Orain hirian zaren bezain zoriontsu ez zara baserrian izango Halako indarra erakuts...


ZER izenordearen genitivoa, ZEREN alegia, lokailu kausal modura erabiltzen da: zeren kantatuko duzuen/baituzue = kantatuko duzuelako zeren eta kantatuko duzuen/baituzue = kantatuko duzuelako hain zuzen ere Haren ordez ZERGATIK erabili ahal da: zergatik kantatuko duzuen/baituzue = kantatuko duzuelako zergatik eta kantatuko duzuen/baituzue = kantatuko duzuelako hain zuzen ere Baita ZERGATIK EZEN lokailua ere: zergatik ezen kantatuko duzuen/baituzue = kantatuko duzuelako Edo EZEN lokailuarekin: ezen kantatuko duzuen/baituzue = kantatuko duzuelako Kausa adierazteko ZEREN, ZERGATIK eta EZEN hori...


noiz kanta dezadan/baitezat = kanta dezadanean noiz eta kanta dezadan/baitezat = kanta dezadanean (memento) berean noiz ere kanta dezadan/baitezat = kanta dezadan (aldi) guztietan Beste adibide batzuk: noiztik kantatu duzuen/baituzue = kantatu duzuenetik noiztik eta kantatu duzuen/baituzue = kantatu duzuenetik beretik noiztik ere kantatu duzuen/baituzue = kantatu duzuen (aldi) guztietatik Oihuka hasten zara noiz eta uste baituzu arrazoia duzula Lasaikiago geratuko gara hemen noiz eta joan baitaitez/daitezen beren etxera Zaudeté hemen noiz arte esan diezazuedan Agindu diguzuen hori ...