Poz pozgarria zeinetaz pozten garen
Erka ditzagun ondoko esaldi bikoteok:
LEHENA:
Gurasoek guri liburu politak eros ziezazkiguketen
=Zitekeena zen gurasoek guri liburu politak erostea
BIGARRENA:
Gurasoek guri liburu politak eros diezazkigukete
=Daitekeena da gurasoek guri liburu politak erostea
HIRUGARRENA;
Gurasoek guri liburu politak eros liezazkigukete
=Litekeena da gurasoek guri liburu politak erostea
IRUZKINA:
Subjunktivoko orainaldia + KE formaren ordez
DAITEKEENA DA ... -TZEA erabili ahal da.
Adibidez:
Guk azterketa hori gaindi dezakegu
=Daitekeena da guk azterketa hori gainditzea
Subjunktivoko iraganaldia + KE formaren ordez
ZITEKEENA ZEN... -TZEA erabili ahal da.
Adibidez:
Guk azterketa hori gaindi genezakeen
=Zitekeena zen guk azterketa hori gainditzea
Eta Optativo Posiblea + KE formaren ordez
LITEKEENA DA... -TZEA erabili ahal da.
Adibidez:
Guk azterketa hori gaindi genezake
=Litekeena da guk azterketa hori gainditzea
Beraz, LITEKEENA da posibilitate hutsa etorkizunean, DAITEKEENA da egingarria dena eta ZITEKEENA, azkenik, egingarria zena.
Komplikatua al da hau guztiau?
Gogorarazi nahi dizuet ezen OPTATIVOA memorizatzen denean invariable dela:
Anderrek film hori ikus lezakeela uste dut
Anderrek film hori ikus lezakeela uste nuen
Baina, SUBJUNKTIVOA memorizatzen denean variable dela:
Anderrek film hori ikus dezakeela uste dut
Anderrek film hori ikus zezakeela uste nuen
Ikusi berri dugun sistemaren bidez berdin jokatzen da:
Litekeena dela uste dut Anderrek film hori ikustea
Litekeena zela uste nuen Anderrek film hori ikustea
Baina:
Daitekeena dela uste dut Anderrek film hori ikustea
Zitekeena zela uste nuen Anderrek film hori ikustea
Izan zaitezte ontsa!
Iruzkinak
Erramun Gerrikagoitia 2007-01-11 18:59 #1
Seguruenez dira bigarren forma horiek sortuak ze lehenengoak dira eta ziren lar zailak. Ezen forma eta modu "normala" da indigeriblea, behintzat askorentzat, populuaren parterik handienarentzat.

Josu Lavin 2007-01-11 19:24 #2

Kaixo,

NORI-markarik ez dagoenean ez dira zailak, baldin ongi irakats badietzazute. Gaizki irakastekotan zein den egiten dena, orduan bai, orduan oso zailak dira.

Nire ustez konkordantzia edota komunztadura' librea izan behar litzateke, zeren honek segurtatuko bailuke forma' NORI-marka gabekoak ikas litezen eta erabil.

Gaur amaitu dut Ontsa Hiltzeko Bidea liburuaren zortzigarren irakurraldia eta Gabonetan Okupazio Devotak irakurri nuen bigarren aldikotz.

Ivan da Tartasek komunztadura egiten du noiz eta gogoak ematen baitio eta orduan.

Bi liburu bikain' Euskara Erkide Baturat egokitzeko gogoa sortarazten didatenak in:

http://tartas.wikispaces.com

Adiskidetsuki

Josu Lavin

Utzi iruzkina: