Hitano + zuka & xuka
Aurreko mezu batean HITANO aipatua dugu, non Euskaltzaindiak finkatuak dituen HIKAKO MOLDEA: TOKA ETA NOKA agertzen baitziren. ZUKAKO eta XUKAKO MOLDEA finkatu gabe dauzka Euskaltzaindiak, baina Euskara Erkide Batuan oso erraz osatzekoak ditugu.
da (forma neutroa)
duk (toka)
dun (noka)
duzu (zuka)
duxu (xuka)
dabil (forma neutroa)
zabilek = zebilek (toka, biak dira zuzenak)
zabilen = zebilen (noka, biak dira zuzenak)
zabilezu = zebilezu (zuka, biak dira zuzenak)
zabilexu = zebilexu (xuka, biak dira zuzenak)
zegoen (forma neutroa)
zegoan (toka)
zegonan (noka)
zegozun (zuka)
zegoxun (xuka)
TOKAn K/A eta NOKAn N/NA agertzen denean ZUKAn ZU aurkituko dugu eta XUKAn, logikoki, XU.
Iruzkinak
Kristina 2006-12-29 10:59 #1

Interes berezia dut XU-ka horretan, ene ikerlana dela-eta, dakikezunez. Non hartu dituzu zeure Euskara Erkide Batu [EEB]honetarako moldeak, zeintzuk dira zure iturriak? Iragazkirik pasa al dute? Zehaztuko dituzu EEB-n duten solaskideren araberako erabilpenak, hots, norekin egin daitekeen XU-ka?

Kristina.

Josu Lavin 2006-12-29 11:58 #2

Henri Duhau jaunaren HASIAN HASI liburuan, non Beskoitzeko Euskara (Beskoitzeko Heskuara) zerbait aipatzen da XUKAren erabilerari buruz.

Neuk toka baino ez dut erabiltzen adiskide bakar batekin eta messengerren bidez. Beste guztiekin beti forma neutroa.

XUKA maite ditugun personekin erabiltzekoa da, batez ume txiki eta ahulekin.

Kristina 2006-12-29 12:45 #3

Liburua ezagutzen dut, eta baita egilea ere. Kontua da "Hasian Hasi"-k dakarrena egileak zerxobait "homogeneizatu" zuela, kolorebakartu, nolabait, argitara eman ahal izateko, bistan baita -Henrik esana, eta neuk egiaztatu bezala- beskoiztar guztiek ez dutela gisa berean hitz egiten.

Beskoitzen bai, baina zehaztu beharko litzateke non gehiago erabiltzen den, edo EEB-ko erabiltzaileentzat guztien eskura jarri nahi al duzu, agian?

Gainera, erabileraz, piska bat zehaztu ahal dela pentsatzen dut: emaztekien artean xu-ka aritzea bizi-bizirik da, gizonen artean entzutea ere ez da (zen, agian, nik uste...) hain arraroa, eta abar. Nire iritzi apalean, neure orain arteko datuetan oinarrituz, idatzi duzun "XUKA maite ditugun personekin erabiltzekoa da" aski adierazgarria litzateke EEB-rako, ados bazara.

Kristina.

Josu Lavin 2006-12-29 16:51 #4

Bai, Euskara Erkide Batua euskaldun guztioi zuzenduta zagogiguxu.

Xure proposamena osatuz:

XUKA maite ditugun eta maite gaituzten personekin erabiltzekoa da.

Zer deritzoxu?

Joxu Lavin

Josu Lavin 2006-12-29 17:38 #5

Kaixo Kristina,

Blog honen' hasierako izena MINTZAKIDE zuxun.

XUKAren questioa' ez zagokiexu bakarrik XUKAko adizkiei.

Adibidez:

Sagua ikusi duzu?

XUKAn ari izanez gero:

Xagua ikuxi duxu?

bilakatzen duxu.

Lexiko, ahoskera eta idazkera ere kontutan hartzekoak lituzkexu.

Ez duxu hala?

OHARRA:

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan:

xagu* e. sagu

* Forma okerra edo euskara batuan saihestekoa.

e. Erabil (erabili beharreko forma ondokoa da).

Euskara Erkide Batuan:

sagu = ratón

xagu = ratoncito

Nola etor ninteke, bada, bat Euskaltzaindikoen arauekin!!! Inola ere ez!!! Lehenik eta behin euskara ikasi beharra daukate!!!

Kristina 2006-12-29 17:55 #6

Ea ba, erantzuna prestatu eta heldu den urtean emanen dizut, gai interesgarria zait-eta.

Kristina.

Kristina 2007-01-02 12:56 #7

1- Arrazoia duzu, bistan da XU hori, alokutiboki erabiltzeaz gainera, pertsona gisa ere aurkitzen dugula.

2- Hala ere, zenbait hizkeratan -Hegoaldean, adibidez-, DUXU 'duzu' erabiltzen da, baina ez alokutiboki, hots, hizkerotan ZU-ren hurbiltasunezko aldaera adierazkorra da. Zer dio EEB-k erabilera honetaz, onartzen al du?

3-"XUKA maite ditugun personekin erabiltzekoa da" nioen, baina ez zait definizio osoa iruditzen. Agian EEB-n egokiagoa litzateke hurbiltasunezko aldaera (alokutibo) adierazkortzat hartzea, besterik gabe.

4- Apalki, Euskaltzaindiaren "sagu/xagu" bikoteaz diozunarekin ez nator bat. Zenbait hizkeratan, aldaera bustia da nagusi, beste batzuetan, despalatalizazioa da nagusi, hitzen historia/erabilera ere aintzat hartu behar da, eta abar. Gainera, lexikoan/lege fonetikoetan diren hizkeren arteko ezberdintasunak ere kontuan hartu behar dira, nire ustez.

5-Honekin batera, iruditzen zait EB-ren Hiztegi Batuaren testuingurua eta funtzioa ez direla haratago eraman behar. Horregatik diot bilketak, herri-hizkeren hiztegiak eta EB-k elkarren eskutik behar dutela joan. Denon artean eredu kohesionatua eta koherentea etorriko dela pentsatzen dut, ez dezagun geure teilatuetara harririk bota.

Kristina.

Kristina 2007-01-02 13:26 #8

Bide batez, ni neu, bederen, ez nago ados XU-ka alokutiboa EEB-n erabiltzearekin. Beskoitzen ezagutu dut, horrela diostate han nik ezagutzen ditudan lagunek, eta beraz, testuinguru honetatik kanpo, esan nahi bata, XU-ka berezkodun hizkeren girotik landa, arrotz egiten zait norbait horrela mintzatzea.

Kristina.

Josu Lavin 2007-01-02 18:46 #9

Kaixo Kristina,

EEB-k onartzen ditu euskararen erabilera guztiak. Beraz, hegoaldean DUXU erabiltzen bada nola edo halako valioaz EEB-n ere atxikitzekoa da.

SAGU eta XAGU artean diferentziarik hautematen ez dutenek erabili beharko lukete ahoz erabiltzen duten formari dagokiona edo gogoak ematen badie Euskaltzaindiak erabakitakoa. Neuk biak erabiltzen ditut valio desberdinaz, beraz batzutan SAGU eta beste batzutan XAGU erabiliko dut.

Gero ba diostazu:

“Bilketak, herri-hizkeren hiztegiak eta EB-k elkarren eskutik behar dutela joan. Denon artean eredu kohesionatua eta koherentea etorriko dela pentsatzen dut, ez dezagun geure teilatuetara harririk bota.”

EEB-n prest gaude zeuk aipatzen duzun’ elkarren eskutik joan behar horrekin. Ez dut uste EB-n ere onartzen denik denon arteko eredu kohesionatu eta koherenterik.

Azkenik esaten duzu:

“Bide batez, ni neu, bederen, ez nago ados XU-ka alokutiboa EEB-n erabiltzearekin. Beskoitzen ezagutu dut, horrela diostate han nik ezagutzen ditudan lagunek, eta beraz, testuinguru honetatik kanpo, esan nahi bata, XU-ka berezkodun hizkeren girotik landa, arrotz egiten zait norbait horrela mintzatzea.”

Neuk ez dut ezagutu Beskoitzen, baizik eta Frederiko Krutwigen idazlanetan.

Alde eta aldi orotako euskaran existitzen dena EEBn ere existitzen da, zeren Euskara Erkide Batua’ euskara osoa baita.

leyre 2011-01-25 17:49 #10
interesente....si señor...
realemnte parece facil tanto el berrorika como el xuka o el zuka...el ika es otra istoria...
pues si...
y tambien aparte de xagu o sagu
es muy particular el muxu o el musu
besito o beso..respectivamente
sobre el alocutivo esta en el zuka..como el nauzu ke es naiz
el alocutivo del ika naun o nauk ke es naiz
y el alocutivo de xuka........ke no se kual es: (
Josu Lavin 2011-01-25 18:10 #11
Leyre, te respondo privadamente. Lo he hecho en euskara, pero si no entiendes algo me lo dices.

Josu Lavin

Utzi iruzkina: