NOLA [+ atzizkia] [ETA/ERE] ... -eN/BAIT-

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-08 23:34

nola kanta dezaten/baitezate

= kanta dezaten moduan

nola eta kanta dezaten/baitezate

= kanta dezaten moduan berean

nola ere kanta dezaten/baitezate

= kanta dezaten modu guztietan

Beste adibide batzuk:

Nola egiten baituzu zuk, hala egiten dute besteek ere

= Zuk egiten duzun bezala egiten dute besteek ere  

Gazte haiei eman zien hainbat diru nola agindu baitzuen ugazabak

= Ugazabak agindu zuen bezainbat diru eman zien gazte haiei

Ez zara baserrian hain zoriontsu izango, nola orain hirian baitzara/zaren

= Orain hirian zaren bezain zoriontsu ez zara baserrian izango

Halako indarra erakutsi du orain ere, nola gaztetan erakusten baitzuen

= Gaztetan erakusten zuen bezalako indarra erakutsi du orain ere

Ezerk ez dit hala min egin, nola berri tzar hori entzunak egin didan/baitit

= Berri tzar hori entzunak egin didan bezala ezerk ez dit min egin

Ez zaitut inoiz ikusi hain pozik nola atzo [ikusi zintudan/baitzintudan]

= Atzo [ikusi zintudan] bezain pozik ez zaitut inoiz ikusi 

Nire soinekoa hain polita da nola zurea [den/baita]

= Zurea [den] bezain polita da nire soinekoa

Ikusi nituen hainbat zaldi nola zuk [ikusi baitzenituen]

= Zuk [ikusi zenituen] bezainbat zaldi ikusi nituen  

Aberatsa hain biluzgorri sortu zen nola pobrea [sortu baitzen]

= Aberatsa pobrea [sortu zen] bezain biluzgorri sortu zen

Egin dut lana nola esan didazun

= Esan didazun bezala egin dut lana

Hala irten da nola azterketa ongi egin bailu/luen

= Azterketa ongi egin balu bezala irten da

Ez litzateke euskara hain zaila izango, nola jendeak uste baitu/duen

= Ez litzateke euskara jendeak uste duen bezain zaila  

Hainbestetan esan izan dizut hori, nola zuk ederki dakizun

= Zuk ederki dakizun bezainbestetan esan izan dizut hori

Ez dira hain errazak izan, nola irakasleak esan duen

= Irakasleak esan duen bezain errazak ez dira izan

Ez dago halako gozotasunik nola oporretan egotea [den/baita]

=Oporretan egotea [den] bezalako gozotasunik ez dago

Hala gerta dakizula nola amestu baituzu

= Amestu duzun bezala gerta dakizula

Haiek guztiak joan zaizkigu nola airean lainoa [joaten baita/den]

= Haiek guztiak joan zaizkigu airean lainoa [joaten den] bezala

Nola bizi baitzara/zaren, hala hilko zara

= Bizi zaren bezala hilko zara

Nola niri egiten baitidate, hala egiten diet neuk ere

= Niri egiten didaten bezala egiten diet neuk ere

Hala jo beharko duzu pianoa, nola ikas baitezazu/dezazun

= Ikas dezazun bezala jo beharko duzu pianoa

Egin bedi hala nola zuek esan dezazuen/baitezazue

=Egin bedi zuek esan dezazuen bezala

Nolakoa baita ama, halakoa ohi da alaba

=Alaba' ama bezalakoa ohi da

Nola ikusiko duzuen hurrengo kapituluan hau ez da hain zaila

=Hurrengo kapituluan ikusiko duzuen bezala hau ez da hain zaila

Hortxe dago lasai asko nola eta obra on bat egin bailu

= Hortxe dago lasai asko, obra on bat egin balu bezala

Eta azken hiru adibideok:

Ez da hain ederra nola berak sinetsita baitauka

Ez du deusek ere hainbat kalte egiten, nola [egiten duen] ikusi nahi ez izateak

Baina nola baitzara gezurti, halatan ez zaituzte sinesten


Utzi iruzkina: