Zerauzkiotet

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-13 13:58
4

Ikusten ahal duzuenez HEMEN Euskaltzaindiak bere 78. arauean esaten du ezen:

Besteok ere, paradigmak osorik betetzen ibili gabe eta eredu bezala, aipatu genituen. Edozeinek antzeman diezaiekeenez, NOR-NORI-NORK adizkiak dira, NOR hirugarren pertsona ez baizik besteren bat denekoak:

Zuk ni hari eraman NAIOZU (< nauzu); NAIOKEZU etab.

Zuk gu hari eraman GAITIOZU (< gaituzu); GAITIOKEZU etab.

Zuk ni hari eraman  NINDIOZUN (< ninduzun); NINDIOKEZUN etab.

Zuk gu hari eraman GINTIOZUN (< gintuzun); GINTIOKEZUN etab.

Zuk ni hari eraman NIAZAIOZUN etorri naiz (< nazazun).

Zuk gu hari eraman GIAITZAIOZUN etorri gara (< gaitzazun).

Zuk ni hari eraman NIENTZAIOZUN etorri nintzen (< nintzazun).

Zuk gu hari eraman GIENTZAIOZUN etorri ginen (< gintzazun).

Zuk ni hari eraman NIAZAIOKEZU (< nazakezu).

Zuk gu hari eraman GIAITZAIOKEZU (< gaitzakezu).

Zuk ni hari eraman NIENTZAIOKEZU (< nintzakezu).

Zuk gu hari eraman GIENTZAIOKEZU (< gintzakezu).

Zuk ni hari eraman NIENTZAIOKEZUN (< nintzakezun).

Zuk gu hari eraman GIENTZAIOKEZUN (< gintzakezun).

(Euskaltzaindiak, Bilbon, 1997ko azaroaren 28an onartua)

Leizarragak tipo honetako NOR-NORI-NORK adizkiak erabili zituen, zeinen arteko bat hona ekarri nahi izan baitut zein bi aldiz agertzen den: ZERAUZKIOTET (Originalean: cerauzquiotet)

preparatu zerauzkiotet

gomendatzen zerauzkiotet

Googlen bilatu ahal dira (grafia originalean bezala modernoan ere) kontextuaren hobeki ikusteko.

Euskaltzaindiak onartutakoaren arauera ZERAUZKIOTET Euskara Batuan honelakoa da:

ZAITIOTET (zaituztet + hari)

Iraganaldian:

ZINTIOTEDAN (zintuztedan + hari)

Optativoko baldintzan:

BAZINTIOTET (bazintuztet + hari)

Optativoko ondorioan:

ZINTIOKETET (zintuzketet + hari)

Zer gertatzen da?

Gertatzen dena da ezen ZERAUZKIOTET egiatan existitu den adizki bat dela eta beste lauak' analogiaz inventatu direnak EZ direla INOIZ ERE erabili.

Leizarragaren obra EUSKARA ERKIDE BATUAn ezarrri ahal izateko ZERAUZKIOTET adizkiaren valiokidea behar dugu Euskara Batuan (ZAITIOTET). Bestalde jakinarazi behar dugu ezen ZAITIOTET inventatuta egoteaz gain gaizki inventatuta dagoela, zeren Euskaltzaindiaren arauerako Euskara Batuan NOR-NORI-NORK sailean NORplurala ZKI artizkiarekin eratzen baita. Beraz,

ZAIZKIOTET

izan behar litzateke, zeina

ZERAUZKIOTET

originaletik hurbilago baitago.

Berriz esango dut inork entzun ez balu ere:

Euskaltzaindiaren arauerako Euskara Batuan LAU adizkietatik HIRU asmatuak edo inventatuak izan dira.

Hala ere ni prest nago adizki horiek erabiltzen, baldin eta EUSKARA BATUAk egiazko eta realak diren adizkiak onar baditza. Adibidez, GAUDE adizkiarekin batera GAGOZ ere onartu behar lukete, zeren zeharo harrigarria baita Euskaltzaindiaren goiko arauean agertzen den GIENTZAIOKEZUN gezurrezko eta irreal hori onartuta egotea euskara batuan eta GAGOZ, ordea, ez.

GAGOZ adizkia' GAUDE adizkiarekin batera onartu behar lukete Euskaltzaindian eta NIENTZAIOKEZUN bezalako mamuekin (zorionez irrealak) euskaldunak ez ikararazi.

Ulertzen?

ZERAUZKIOTET adizki hau lapurtera batuko aditz paradigmetan:

http://euskara.wikispaces.com/lapurtera

honela agertzen da: ZARAUZKIOTET

nik zuek hari

ORAINALDIA: zarauzkiotet

EUSKARA BATUAN: zaitiotet [zaizkiotet]

ORAINALDIA + KE:  zarauzkikeotet

EUSKARA BATUAN: zaitioketet [zaizkioketet]

IRAGANALDIA: zinderauzkiotetan

EUSKARA BATUAN: zintiotedan [zindizkiotedan]

IRAGANALDIA + KE: zinderauzkikeotetan

EUSKARA BATUAN:  zintioketedan [zindizkioketedan]

OPTATIVOA: (ba)zinderauzkiotet

EUSKARA BATUAN: (ba)zintiotet [(ba)zindizkiotet]

OPTATIVOA + KE: zinderauzkikeotet

EUSKARA BATUAN: zintioketet [zindizkioketet]

[...] artean ezarri ditut zuzendurik Euskara Batuko adizkiak, zeren ZKI baita pluragilea NOR-NORI-NORK paradigmetan eta ez IT.

Izan ontsa!

Erramun Gerrikagoitia

Erramun Gerrikagoitia 2007-01-14 13:40 #1

Diozu ze hau dago redaktaturik Akademiak:

Besteok ere, paradigmak osorik betetzen ibili gabe eta eredu bezala,
aipatu genituen. Edozeinek antzeman diezaiekeenez, NOR-NORI-NORK
adizkiak dira, NOR hirugarren pertsona ez baizik besteren bat denekoak:

Ba ederto, hori ulertu dezanak altxa beza atzamarra. Has gaitezen, esaterako lehenengotik, tik lehenengo phrasea:

Besteok ere, paradigmak osorik betetzen ibili gabe eta eredu bezala,
aipatu genituen.

Nork ulertu ahal du hori phrasea? Hori al da redaktatzeko modua hon Akademia bat? Zer esan ahal dugu buruz honako redaktione diaphanoak? Gero horiek, akademikoek eta Akademiak, mintzo dira imperativoki eta trankil.

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-14 18:29 #2

Kaixo Erramun,

BESTEOK idatzi barik BESTE HAUEK idatzi balute hobeto ulertzen litzateke:

Besteok ere, paradigmak osorik betetzen ibili gabe eta eredu bezala, aipatu genituen.

Beste hauek ere, paradigmak osorik betetzen ibili gabe eta eredu bezala, aipatu genituen.

Ez al da zerbaixka aldatzen?

Adeitsuki

Josu Lavin

Erramun Gerrikagoitia

Erramun Gerrikagoitia 2007-01-14 22:48 #3

Egia da ze phrase hori sarturik dagoela kontextu batean nondik aterea bait da eta bera phrasea soilik ulertzen gaitzago da bere bakartasunean. Hala ere, phrasea nola agertu bait da, edo nola agertu bait duzu, ulertzen bere hortan da nekez ulertzekoa [Besteok ere, paradigmak osorik betetzen ibili gabe eta eredu bezala, aipatu genituen.].

Zuk redaktatua aitzitik hobeto -hobeto- ulertzen da, baita ere bere bakartasun soilean. [Beste hauek ere, paradigmak osorik betetzen ibili gabe eta eredu bezala, aipatu genituen.]. Hala ere berri honi ere falta zaio -ez soil zaikeo- kontextualizationea, bere baitan ez zait iruditzen ulertzeko aisa eta arrapaladan.

Erramun Gerrikagoitia

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-14 23:19 #4

Kaixo Erramun,

Badakizu zergatik idatzi duten ondokoa:?

paradigmak osorik betetzen ibili gabe

Oso simple eta erraza EZ DAKITElakotz paradigma horiek betetzen! Adizki batzuk ipini dituzte eredu modura eta erakutsi dute ezen ez dakitela haizeak nondik jotzen dien ere.

Persona bakarra dago paradigma horiek betetzen dakiena, Josu Lavin, baina ez bere amarenganik jaso baitzuen, ez, Frederiko Krutwigek in persona irakatsi ziolakotz baizik.

Adeitsuki

Utzi iruzkina: