Pena penagarria zeinetaz penatzen garen

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-09 22:37
3

Beha ezazue zein politak diren adizki hauek:

ziezazkiguketen
TOKA: ziezazkiguketean
NOKA: ziezazkiguketenan

Bai, Euskaltzaindiak finkatuak ditu.

Bai, ofizialak dira. Ofizialki adizki horiek ez dira balirakoak edota liratekeenak.

Realitatea, ordea, bestelakoa da.

Eta realitatea bestelakoa izateaz geu ez gara kontent. Ez digu graziarik egiten realitateak. Ofiziala den realitateak ez gaitu alegeratzen eta bozkarioz gainezka jartzen, zeren hain politak eta hain ofizialki sorturiko adizkiok:

ziezazkiguketen
TOKA: ziezazkiguketean
NOKA: ziezazkiguketenan

zorigaitzaren zorigaitzaz sekulan ez dira euskal ezpainetan izan, inoiz ez dira euskal idazleen luma puntazorrotzetan agertu.

Balirako edota liratekeen adizkiak, hots, inoiz ere existitu ez diren euskal adizki ofizialetarik % 75a, gutxi gora behera, asmatua da. Bai, lau adizkietarik hiru EZ dira INOIZ ERE existitu daukaten jantzi ofizial impositivo horretan.

Pena penagarria zeinetaz penatzen garen noizbait euskarazko titulu ofizial bat lortu behar izan dugunok.

Adeitsuki

Josu Lavin

Erramun Gerrikagoitia

Erramun Gerrikagoitia 2007-01-10 10:49 #1

Baldin egia baldin bada hori diozuna da tremendua.

Balirako edota liratekeen adizkiak, hots, inoiz ere existitu ez diren
euskal adizki ofizialetarik % 75a, gutxi gora behera, asmatua da. Bai,
lau adizkietarik hiru EZ dira INOIZ ERE existitu daukaten jantzi
ofizial impositivo horretan.

Da ez sinestekoa, sinesgaitza eta insinesgarria, ezin da sinetsi hori egia denik. Nik ezin dut sinetsi izanik ere egia.

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-10 16:51 #2

Kaixo Erramun,

Uste labur geratu naizela % 75 horrekin.

ziezazkiguketen
TOKA: ziezazkiguketean
NOKA: ziezazkiguketenan

TOKA eta NOKAko forma hauek existi daitezen aurrenik existitu behar da forma neutroa (ziezazkiguketen). Ados?

ZIEZAZKIGUKETEN adizkiari ken badiezaiogu GURI-MARKA ondoko hau lortuko dugu:

ZITZAKETEN

zeina egiatan existitzen baita.

Norbaitek esan liezaguke ezen ZIEZAZKIGUKETEN, horrela zehazki, ez dela erabili, baina bai ordea, adibidez, ZITZAKEGUTEN edo ZIETZAKEGUTEN eta Euskaltzaindiak egin duela regularizatu forma hori irizpide hauen arauera:

1. GU marka KE aurrean jarri

2. UKAN aditzean NOR-NORI-NORK sailean ZKI denez marka pluralgilea, orduan EZAN aditzari ere aplikatu zaio.

Zein da emaitza' irizpide hauen arauerakoa?

Forma inventatu bat.

Eta gero analogiaz TOKA eta NOKAko formak ere inventatu dituzte.

Hau zilegia al da?

Hemen, bai, hiru forma horiek OFIZIALak dira.

Ikus dezagun adibide hau:

Gurasoek liburu politak eros ziezazkiguketen

Eta norbaitek demonstra eta froga baleza ezen hori esateko euskaldunek honetara esan dutela:

Gurasoek liburu politak eros zitzaketen guri

edo honela:

Gurasoek liburu politak eros zitzakeguten

zer gertatuko da?

Ez da deus ere gertatuko.

Euskal Filologian ez da garbi jokatzen. Joko guarroa da nagusi.

Adeitsuki

Josu Lavin

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-10 17:22 #3

Erramun,

Hona hemen lapurterazko bi adizki:

DERAUZKIGUZUE

DERAUZKIKEGUZUE (=beharbada derauzkiguzue)

Nola jokatzen da Euskara Batuan?

Baldin

DERAUZKIGUZUE = DIZKIGUZUE

orduan

DERAUZKIKEGUZUE esateko DIZKIGUKEZUE asmatuko dugu.

Bizkaierazaleek berdin egin balute

DEUSKUZUEZ = DIZKIGUZUE

orduan DIZKIGUKEZUE esateko asmatu lukete DEUSKIGUZUEZ.

Ulertzen duzu, ezta?

Horixe da ehunka adizki artifizialen arrazoietarik bat.

Adeitsuki

Josu Lavin

Utzi iruzkina: