Erabilera bereziak
ZER izenordearen genitivoa, ZEREN alegia, lokailu kausal modura erabiltzen da:
zeren kantatuko duzuen/baituzue
= kantatuko duzuelako
zeren eta kantatuko duzuen/baituzue
= kantatuko duzuelako hain zuzen ere
Haren ordez ZERGATIK erabili ahal da:
zergatik kantatuko duzuen/baituzue
= kantatuko duzuelako
zergatik eta kantatuko duzuen/baituzue
= kantatuko duzuelako hain zuzen ere
Baita ZERGATIK EZEN lokailua ere:
zergatik ezen kantatuko duzuen/baituzue
= kantatuko duzuelako
Edo EZEN lokailuarekin:
ezen kantatuko duzuen/baituzue
= kantatuko duzuelako
Kausa adierazteko ZEREN, ZERGATIK eta EZEN horiek ez dute menderagailurik ezinbestez eraman behar:
zeren kantatuko duzue
= kantatuko duzuelako
zergatik kantatuko duzue
= kantatuko duzuelako
ezen kantatuko duzue
= kantatuko duzuelako
Ez dezazue nahastu erabilera hau EZEN lokailuaren bidez eratzen diren perpausa osagarriekin:
jakin dut ezen kantatuko duzuela
= kantatuko duzuela jakin dut
Aurreko honen baliokidea (gutxi gora beherakoa) den beste erabilera berezi bat da NOLA (edo ZELAN) adverbioaren (lokailu funtzioan) eta -eN menderagailuaren bidez lortzen dena:
Esan didate nola Mikelek kantatuko duen
= Esan didate ezen Mikelek kantatuko duela
Esan didate zelan Mikelek kantatuko duen
= Esan didate ezen Mikelek kantatuko duela
BAIT- menderagailu hutsak ere, ongi dakigunez, kausa adierazten ahal du:
kantatuko baituzue
= kantatuko duzuelako
Iruzkinak
Utzi iruzkina: